Politika -

Larunbat honetan

ATAk presoen amnistiaren aldeko manifestazioa egin du Bilbon

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduaren esanetan, "independentziaren alde borroka egin zuten gudariak" dira presoak, "ez terroristak".

Bilbon izan da da ATAk deitutako martxa. Argazkia: EiTB
Bilbon izan da da ATAk deitutako martxa. Argazkia: EiTB
Bilbon izan da da ATAk deitutako martxa. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ATA Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduak manifestazioa egin du larunbat honetan Bilbon, ETAko presoentzako amnistia aldarrikatzeko, "independentziaren alde borroka egin zuten gudariak direlako, ez terroristak".

Ehunka lagunek bat egin dute ATArekin deialdiarekin, eta 'Gudariak direlako, amnistia osoa' lemapean manifestatu dira Bizkaiko hiriburuko kaleetan.

Martxaren antolatzaileek salatu dutenez, "espetxean edo erbestean dauden errepresaliatuek agerian utzi zuten euskal kultura bizirik iraun dezakeela bakarrik borroka bidez".

18:15ak jota abiatu da manifestazioa, Bilboko Jesusen Bihotzatik, 'jo ta ke irabazi arte' oihuan artean. Parte-hartzaileen hitzetan, amnistia "bide bakarra da, eta ezin da negoziatu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilbo Bizkaia Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak