Politika -

Alderdi Popularra

Memoria Historikoaren Legea indargabetzea proposatu du Pablo Casadok

"Trantsizioa aldarrikatzen duen" adiskidetasun lege batengatik ordezkatzea proposatu du Alderdi Popularreko presidenteak.

Pablo Casado Alderdi Popularreko presidentea. Argazkia: EFE
Pablo Casado Alderdi Popularreko presidentea. Argazkia: EFE
Pablo Casado Alderdi Popularreko presidentea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Memoria Historikoaren Lege "sektarioa" indargabetzea eta "Trantsizioa aldarrikatzen duen" adiskidetasun lege batengatik ordezkatzea proposatu du Pablo Casado Alderdi Popularreko presidenteak.

Casadok azpimarratu duenez, Trantsizioan "handitasun morala zegoen, historiaren zentzua eta adiskidetzea, eta gatazka zibila behin betiko lurperatu zen". "Ez zen ezkutatzerik, menperatzerik edo beldurrik izan", esan du.

Casadoren hitzetan, adiskidetzea "falta zitzaien orduan gutxi batzuei, baita gaur egun ere". Horren esanetan, Memoria Historikoaren Legea "ez da arduratsua, ezta beharrezkoa ere, eta lurpetik zein iragan atera behar dugun eztabaidatzerik ez dugu onartuko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Frankismoa Memoria Historikoa Pablo Casado Blanco