Politika -
Memoria historikoa
Franco familiak 'bide legalak' agortuko ditu gorpuzkien lekualdaketa saihesteko
Ohar baten bidez Francoren senideek ohartarazi dutenez, ez dute "aktiboki nahiz pasiboki" Espainiako Gobernua lagunduko diktadorearen gorpuzkiak Erorien Haranatik ateratzeko.
Agentzia | Erredakzioa
Francisco Francoren familiak oharra kaleratu du esanez ez duela "aktiboki nahiz pasiboki" Espainiako Gobernua lagunduko diktadorearen gorpuzkiak Erorien Haranatik ateratzeko, eta ohartarazi du "bide legal guztiak" erabiliko dituela gorpuzkien lekualdaketa hori ekiditeko.
Martinez-Bordiu Francoren familiak sinatutako oharrean, diktadorean senideek euren ikuspuntua argitu nahi izan dute, "gure senitarteko batek egindako adierazpenak hainbat komunikabideek desitxuratu ostean, eta nahasmenak saihestearren".
Francoren familiak azpimarratu du "bide legal guztiak" erabiltzeko aukera gordeko duela, bermatuta gera daitezen haiek bakarrik erabaki dezaketela Francoren gorpuzkiak hartuko dituen lekua.
Zentzu horretan, "justizia-epaitegietan eta egungo legedian" konfiantza dutela adierazi dute senideek, eta salatu dute "atzo onartutako Lege Dekretuak" legea urratzen duela.
Francis Franco ilobaren adierazpenak
Bestalde, Francis Francok, Francisco Francoren ilobak, esan du familia egingo dela bere aitonaren gorpuaren kargu, Erorien Haraneko hobitik ateraz gero, eta El Pardon, haren amona lurperatu zuten lekuan, hobiratzea baztertu du, segurtasun arrazoiengatik.
La Razon egunkariak argitaratu duen elkarrizketa batean, Francis Francok adierazi du Espainiako Gobernuak hobitik ateratzeko prozesua "bide txarretik" egingo duela, "ikusiko dugu ea legezkotasunetik kanpo egiten duen".
Gorpua Erorien Haranetik ateratzeko erret dekretuko prozesu administratiboari familiak helegitea jarriko ote dion galdeginda, "Gobernu baten kontra dirua xahutzea tenbora galtzea da,hobitik ateratzen badue eguzkipean topa egitea izango da", erantzun du Francis Francok.
Ilobaren hitzetan, familiak "dagozkion alegazioekin" emango du erantzuna, prozesuko organo izapidegileak 15 eguneko epea ireki ostean, interesa dutenak agertu eta alegazioak aurkeztu ditzaten, Francoren hondakinentzat nahi duten lekua ere orduan jakinaraziko dute.
Francis Francoren ustez, "ez Gobernuak eta espainiarren % 90ek ere" ez dute presarik ikusten hobitik ateratzeko, eta Gobernuari, arrazoia izanez gero, "argiarekin eta takigrafoekin egiteko" eskatu dio.
Halaber, familiak Erorien Haranako basilika kudeatzen duen komunitateari mezu bat bidali ziola azaldu du, hobitik ateratzea onartzen ez zutela jakinarazteko.