Politika -

PRESOAK

Presoak gerturatzea eskatzeko bizikleta-martxa Donostiara iritsi da

Orain Presoak dinamikaren baitan Sarek antolatutako ekimena Baionatik heldu da Gipuzkoako hiriburura, eta igande honetan beste etapa bat du; horren amaiera Altsasun izango da.

40 bat txirrindulari abiatu dira Mont d'Marsan espetxetik. Argazkia: Andoni Lizeaga
40 bat txirrindulari abiatu dira Mont d'Marsan espetxetik. Argazkia: Andoni Lizeaga
40 bat txirrindulari abiatu dira Mont d'Marsan espetxetik. Argazkia: Andoni Lizeaga

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orain Presoak dinamikaren baitan Sarek antolatutako bizikleta-martxa Donostiara iritsi da larunbat arratsaldean; egunean, Baionatik Gipuzkoako hiribururako bidetik ibili da. Lapurdiko hiriburura heldu zen martxaren lehen etapa, ostiralean, goizean Mont d’Marsango kartzelatik irten ostean. Ekimenak beste bi etapa izango ditu: igandean, parte-hartzaileek Donostiatik Altsasurako bidea egingo dute, bizikletaz; eta laugarren eta azken etapan, aldiz, Zaballara eramango dute aldarrikapena, Gasteiztik igaro eta gero.

Martxaren xedea da euskal presoei aplikatzen zaien urruntze politikari amaiera jartzeko eskatzea. Bizikleta-martxa Frantzian abiatu zuten; izan ere, Sareren esanetan, "Frantziako Gobernuak gai honekiko aldaketarako duen borondatea erakutsi du, eta beraz, erreferentzia argia bihurtu da zentzu horretan". "Bertan frogatu da, beste behin ere, gizarte zibilaren lanaren garrantzia; gizarte zibilak lortu baitu frantziar gobernuak frantziar estatuan dauden euskal presoei dagozkien baldintzak aldatzeko beharrezko urratsak ematen hastea", nabarmendu zuen Sarek.

Halaber, Zaballa espetxe politikaren aldaketaren "ikur" bihurtzea nahi dute eta horregatik lortu nahi dituzte Mont d'Marsan eta Zaballa.

Otsailetik Frantziako Gobernuak 19 preso gerturatu ditu: 13 Mont d' Marsango espetxera eta 6 Lannemezanera.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia argazkiak Albisteak Gipuzkoa Iparraldea albisteak Presoak Baionako bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Bidegorriak Euskadin