Politika -

IRUÑEAN

Nafarroako Gobernua Altsasukoen alde hilaren 16an egingo den manifestaziora joango da

Foru Gobernuak 'kezka' agertu du auziak 'hasieratik' izandako 'ageriko proportzio falta' tarteko.

Maria Solana Nafarroako Gobernuko bozeramailea. Artxiboko argazkia: EFE
Maria Solana Nafarroako Gobernuko bozeramailea. Artxiboko argazkia: EFE
Maria Solana Nafarroako Gobernuko bozeramailea. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak parte hartuko du Altsasu auzian zigortutako gazteen senideek ekainaren 16rako Iruñean deitutako manifestazioan, epaiaren "proportzionaltasun eza" salatzeko.

Foru Gobernuaren izenean Maria Solana bozeramailea joango da Iruñeko mobilizaziora.

Joan den ostiralean, Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko 1. Sekzioak 2 eta 13 urte bitarteko zigorra ezarri zien Altsasuko gazteei, 2015eko urriaren 15ean Nafarroako herrian gertatutako liskarrengatik.

Atzo, ostera, aske zeuden Altsasuko bost gazteetatik lau atxilotzeko eta berehala espetxeratzeko agindua eman zuen Auzitegi Nazionalak. Azken erabaki horren aurrean, Solana bozeramaileak "kezka" adierazi du eta auziaren "hasieratik" izan den "ageriko proportzio falta" salatu du. Aldi berean, kritiken eta erantzunen aurrean "zentzua" eta "zuhurtzia" aldarrikatu ditu.

Maria Solanak gaur eskainitako prentsaurrekoan azpimarratu duenez, Altsasun gertatutakoa terrorismotzat jotzea "neurrigabea" da. Haren esanetan, "neurrigabea" da baita ere akusazioetako batek soilik egindako eskariari erantzunez Zigor Kodean aurreikusitako larrigarri handienak aplikatzea. Azkenik, "neurrigabea" dela iritzi dio ihes egiteko arriskua dagoela argudiatuta gazteak behin-behinean espetxera bidaltzea, hain zuzen ere, auzitegira deitu dituzten bakoitzean epailearen aurrera agertu direlako.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Iruñeko bideoak Albisteak Nafarroa Uxue Barkos bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua berriak Manifestazioak gaur Altsasu azken ordukoa Gazteak