Politika -

Eusko Legebiltzarra

Alderdiak maiatzaren 2an hasiko dira Estatutu berriaren hitzaurrea eztabaidatzen

Estatutu berriaren oinarriak adosten dituztenean, dokumentua adituen esku utziko dute, testu artikulatua idatz dezaten.

Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramailea Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE
Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramailea Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE
Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramailea Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Talde parlamentarioak maiatzaren 2an hasiko dira Euskal Autonomia Erkidegorako Estatutu politiko berriaren hitzaurrea eztabaidatzen.

Hala erabaki du gaur Eusko Legebiltzarreko autogobernu lantaldeak, alderdi politiko guztien proposamenak eta desadostasunak biltzen dituen dokumentua onartu ostean. Txostena Jone Berriozabal EAJko legebiltzarkideak egin du.

Dokumentu hori Eusko Ikaskuntzaren esku utziko dute datozen egunetan, herritarrek beren ekarpena egin ditzaten. Bitartean, taldeak Estatutu berriaren hitzaurrea adosten saiatuko dira.

Bileraren ostean, Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak eta Borja Semper Euskadiko Alderdi Popularreko bozeramaileek agerraldia egin dute. Gainerako taldeetako ordezkariek ez dute azlepnik eman.

Iriartek esan duenez, Estatutu politiko berriaren oinarriak ekainerako idatzita egotea da EH Bilduren helburua.

Alderdi Popularra, bestalde, talde bakoitzaren proposamenekin eta desadostasunekin egindako dokumentua Eusko Ikaskuntzaren esku utzi eta herritarrek ekarpenak egiteko prozesua irekitzearen kontra agertu da.

Semperrek esan du prozesu parte-hartzaile hori Estatutu berriaren oinarriak idatzita daudenean egin beharko litzateke, eta ez orain.

PPk ez du uste Gernikako Estatutua berritu behar denik, baina Semperrek premiazkotzat jo du lehenbailehen testu artikulatuaren oinarriak idaztean, "prozesu honetan sei urte luze daramatzagulako jada".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Podemos Ahal Dugu Euskadi