Politika -

Balorazioa

Erreakzio politikoak, Urkulluren urte amaierako hitzaldiaren aurrean

Oposizioan dauden alderdiek oro har "inkoherente"tzat jo dute lehendakariaren hitzaldia, eta "bere buruari kritika egiteko gaitasun eza" leporatu diote.

Iñigo Urkullu, Gabon Zaharrean eskainitako diskurtsoan. Argazkia: Eusko Jaurlaritza
Iñigo Urkullu, Gabon Zaharrean eskainitako diskurtsoan. Argazkia: Eusko Jaurlaritza
Iñigo Urkullu, Gabon Zaharrean eskainitako diskurtsoan. Argazkia: Eusko Jaurlaritza

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte amaieran Iñigo Urkullu lehendakariak eskaini ohi duen diskurtsoan esan duenez, 2017an, "Euskadi hazi egin da, eta enplegu aukera berriak sortu dira". Urte berriari begira, "hazten jarraitu nahi dugu", azpimarratu du, bost mugarri abiapuntutzat hartuta, hala nola, "hazkundea, kalitatezko enplegua, babes sozialaren sistema bermatzea, Giza Eskubideen kultura, eta autogobernuan sakontzea".

Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiek lehendakariaren diskurtsoa baloratu dute:

EAJ

Joseba Egibar EAJren Gipuzkoako presidenteak Kataluniako auzira jo du lehendakariaren diskurtsoa baloratzeko, eta esan du Mariano Rajoyren Gobernuak "bere estrategia politiko-judiziala desaktibatu" behar duela "normalizazioaren bideari eutsi ahal izateko". Egibarren esanetan, Kataluniako buruzagi politikoak aske geratu beharko lirateke, eta Carles Puigdemont inbestidura saio batera aurkeztu beharko luke, "normaltasunez".

EH Bildu

Iker Casanova EH Bilduren legebiltzarkidearen hitzetan, Urkulluren hitzaldia "Eusko Jaurlaritzaren eguneroko politikarekiko kontraesankorra da, kalitatezko enplegua aldarrikatzen duen bitartean, prekarietatea elikatzen baitu". Gainera, Casanovak leporatu dio Urkulluri autogobernu gehiagoren alde egiten duela, baina aldi berean "Estatutua bete ez duten alderdiekin akordioak lotzen" dituela.

Ahal Dugu

Andeka Larrea Ahal Duguren Komunikazio idazkariak lehendakariaren hitzak kritikatu ditu, esanez Urkullu "Euskadi ordezkatzen duen fantasia-oasi batean bizi" dela, "bere buruari inolako kritikarik egin gabe, gainera". Larrearen hitzetan, lehendakariaren hitzaldiak "hitz eta asmo onak ditu, baina aipatu gabe utzi ditu industria-krisia, euskal gazteriaren erbesteratzea eta indarkeria matxistaren gorakada kezkagarria".

PSE-EE

Jose Antonio Pastor PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak, berriz, "akordioen bidea" jorratu behar dela azpimarratu du, herritarren arazoetarako "komuneko konponbideak aurkitzeko". Pastorrek iragarri duenez, PSEk, EAJren gobernu-bazkideak, akordioak suspertuko du berriro 2018an zehar, euskal herritarren egoera ekonomikoa, enplegua, zerbitzu publikoen kalitatea (osasuna eta hezkuntza, besteak beste) hobetzeko asmoz.

PP

Bestalde, lehendakariaren "autokonplazentzia" deitoratu du Amaya Fernandez Euskadiko PPko idazkari nagusiak. Horren esanetan, "datuek erakutsitako eta euskal herritarren benetako arazoen errealitatetik oso urrun dago". Buruzagi popularrak ohartarazi duenez, hazkundea eta egonkortasuna "posible izango dira bakarrik izpiritu kritikoari eutsita".

EAJ

Joseba Egibar EAJren Gipuzkoako presidenteak Kataluniako auzira jo du lehendakariaren diskurtsoa aztertzeko, eta esan du Mariano Rajoyren Gobernuak "bere estrategia politiko-judiziala desaktibatu behar" duela "normalizazioaren bideari eutsi ahal izateko".

Egibarren esanetan, Kataluniako buruzago politikoak aske geratu beharko litzateke eta Carles Puigdemont inbestidura saio batera aurkeztu, "normaltasunez".

EH Bildu

Iker Casanova EH Bilduren legebiltzarkidearen hitzetan, Urkulluren hitzaldia "Eusko Jaurlaritzaren eguneroko politikarekiko kontraesankorra da, kalitatezko enplegua aldarrikatzen duen bitartean, prekarietatea elikatzen baitu".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ Urkullu albisteak Joseba Egibar Artola albisteak Eusko Legebiltzarra Alderdi politikoak Gabonak bideoak EH Bildu Bizkaia PSE-EE albisteak Euskadiko PP bideoak Gaurko azken ordukoa Euskadiko Podemos-eko albisteak PP Euskadi