Politika -

Eusko Legebiltzarra

Tramitera onartu dute Euskadiren Egunari buruzko proposamena

EH Bilduk abenduaren 3an ospatzea proposatu du, Euskararen Egunarekin bat eginez.

Gabonen osteko lehendabiziko osoko bilkura egin dute Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EFE
Gabonen osteko lehendabiziko osoko bilkura egin dute Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk Euskadiren Eguna abenduaren 3ra, Euskararen Egunera, aldatzeko egindako proposamena tramitera onartu du gaur Eusko Legebiltzarrak. Beraz, Gasteizko Ganbaran Euskadiren Egunari buruzko eztabaida egingo da. Elkarrekin Podemosek EH Bilduren ekimena babesten du, eta jeltzaleek, sozialistek eta 'popularrek', berriz, ez dute begi onez ikusten Euskadiren Eguna abenduaren 3an izatea.

Gabonen osteko lehendabiziko osoko bilkuran, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek proposamena tramitera eramatearen alde bozkatu dute, eta EAJ abstenitu egin da. Ondorioz, proposamena Legebiltzarrean eztabaidatuko dute. Dena den, Joseba Egibar EAJren Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, jeltzaleentzat Euskadiren Eguna Aberri Eguna da, Pazko igandez ospatzen dena.

EAJrekin batera gobernu koalizioa osatzen duen PSE-EEk eta Euskadiko Alderdi Popularrak (PP) proposamenaren kontra bozkatu dute, eta biek ala biek garbi adierazi dute ez dutela proposamena begi onez ikusten.

Proposamenak hautsak harrotu ditu Nafarroan. UPNren eta Nafarroako Alderdi Popularraren esanetan, "probokazioa" da Euskadiren Egunak Nafarroaren Egunarekin, Xabierko San Frantziskoren egunarekin, bat egitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Eusko Legebiltzarra albisteak EAE Alderdi politikoak berriak EH Bildu Nafarroa PSE-EE Euskadiko PP berriak Gaurko azken orduko albistea Podemos Ahal Dugu Euskadi