Politika -

ARABAKO FORU ALDUNDIA

Arabako aurrekontuak babestuko ditu EH Bilduk

Murrizketarik ez eta tokiko erakundeentzat finantziazioa handitzea izan dira EH Bilduk jeltzaleengandik lortutako konpromisoak, eta hortik iritsi da akordioa.

Arabako Batzar Nagusiak
Arabako Batzar Nagusiak
Arabako Batzar Nagusiak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Foru Aldundiak 2017ko aurrekontuak onartuko dituela iragarri du ohar batean, EAJk eta PSE-EEk osatutako Foru Gobernuak EH Bildurekin lortutako akordioa dela eta.

Ramiro Gonzalez ahaldun nagusi arabarra pozik agertu da hitzarmenarekin, "Lurraldearentzat berri ona dela" argudiatuta.

"2016az gero ekonomia suspertu eta lana indartzeaz gain, lurraldeko gizarte-politiken lidergoa eta lurralde-oreka errekuperatzea helburu dituen aldaketa sendotzea ahalbidetuko dute aurrekontuek", esan du Gonzalezek.

Aurrekontuetarako akordioaren arabera, herri-erakundeen finantziazioak % 0,5 egingo du gora 2018an.

Era berean, Arabako Foru Aldundiko Exekutiboak 2017ko fiskalitatea berrikusiko duela hitz eman du, EAEko beste ogasunekin bateratuta, beti ere.

EH Bilduren babesa, bigarren urtez jarraian

EH Bilduk gaur baieztatu duenez, Arabako Foru Aldundiko aurrekontuak babestuko ditu bigarren urtez jarraian. PSE-EErekin batera erakundea gobernatzen duen EAJ alderdiak fiskalitateari eta herri-finantziazioari dagozkion hainbat konpromiso hartu dituela adierazi du koalizio abertzaleak.

Kike Fernandez de Pinedo EH Bilduk Arabako Batzar Nagusietan duen bozeramaileak eman du atzo arratsaldean hartutako erabakiaren berri.

Horrez gain, azaldu du EAJk "derrigorrez" lortu behar izan duela ituna, alderdiak bizi duen ahultasun politikoagatik eta jeltzaleak "gutxiengo" egoeran daudelako.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika PNV-EAJ Araba EH Bildu PSE-EE albisteak Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Eguneko albisteak Arabako Foru Aldundia azken ordukoa EAEko Udal eta Foru Aurrekontuak