Politika -

Urtarrilaren 14an

Bilboko manifestazioa 'inflexio puntua' izatea nahi du Sarek

Urtarrilaren 14an egingo dute, eta antolatzaileek 'Bilboko urteroko mobilizazioa salbuespeneko zerbait izan dadila', espero dute 'gure arestiko historiaren bilakaera marka dezan'.

'Salatzen dut', urtarrileko presoen aldeko martxaren leloa

1:21

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare herritarrak Bilbon, urtarrilaren 14an, egingo du urtero antolatzen duen manifestazioa, eta ekitaldi horrekin batera 'Salatzen Dut/Yo Denuncio' izeneko kanpainari ekingo diote euskal presoen giza eskubideen urraketak eta haien dispertsioa salatzeko.

Deialdi berri horren aurkezpena Bilbon egin dute larunbat honetan Joseba Azkarraga eta Urtza Alkorta Sareko bozeramaileek.

Aurkezpen horretan urtarrilaren 14an "urtero legez mobilizazio erraldoi bat" egitera deitu dute. "Bilboko urteroko mobilizazioa, salbuespeneko zerbait izan dadila, gure arestiko historiaren bilakaera marka dezan, euskal jendartearen gehiengoak hainbeste desio duen bake eta elkarbizitza etorkizun baterantz".

Bozeramaileen esanetan, "baliatu beharreko une berri baten aurrean gaude", "gehiengo berriak" dituen Legebiltzar berria bat osatu da, eta Espainian "legegintzaldi berri bat abiatuko da gaur, eta indar politikoen gehiengoa espetxe politika aldatzea beharrezkoa dela uste duena".

Horrenbestez, urtarrilaren 14ko manifestazioa "inflexio puntu garrantzitsua" izatea nahi dute: "Lehena eta geroaren artekoa marka dezala".

Sareko kideek gaineratu dutenez, "ziklo berri" bati heldu nahi diote: "Erabakigarria izan behar dela deritzogun ziklo berri bat. Bai espainiar eta frantziar kartzeletan giza eskubideen errespetua lortzera begira, nahiz gatazkaren eta bere ondorioen konponbidean aurrera egitera begira ere".

Parte-hartzera deitzeko asmoz, Sarek 'Salatzen Dut/Yo Denuncio' leloa erabiliko du, esku itxuradun karteletan hiru bereizgarriren bidez irudikaturik: berdea, "euskal presoen giza eskubideen urraketak salatzeko"; horia, "gaitz larriak dituzten 10 euskal presoak aska ditzaten"; eta arrosa, "urruntze politika salatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra albisteak Espainiako Gobernua Espainia bideoak Presoak albisteak Alderdi politikoak berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Azken ordukoa protestak