Politika -
80. urteurrena
Agirre lehendakaria EAEko hiriburuetan gogoratuko dute asteburuon
Ispiluz eraikitako kubo bat jarriko dute hiriotan, eta herritarrek bertan idatzita dauden galderei erantzun ahal izango diete.
eitb.eus
Jose Antonio Agirre lehen lehendakariaren 80. urteurrenaren ospakizunen baitan, kale jarduera bat antolatu dute asteburu honetarako, EAEko hiru hiriburuetan.
Horrela, Agirre lehendakaria eta berak praktikan jarri zituen baloreak gizarteratzea dute helburu.
Hain zuzen ere, hirietako erdigunean ispiluz eraikitako kubo bat jarriko dute. Ekimenak "Gure izaeraren ispilu" izango du helburu, eta, horren baitan, herritarrek Agirreren baloreen inguruko galderak idatziz erantzungo dituzte: zerk balore definitzen zaitu? Euskaditik zer baloratzen
duzu gehien? Hemendik 80 urtera, nolako Euskadi nahiko zenuke? Edota, zer esanahi dute zuretzat askatasunak eta elkartasunak?
Ekimenean parte hartzen duen guztiek eta kuboan erantzunen bat
idazten duenak opari bat jasoko du.
Hau da ekimenaren egutegia:
- Uztailak 23, larunbata: Donostia, Cervantes Plaza
- Uztailak 24, igandea: Bilbo, Areatza Plaza
- Uztailak 25, astelehena: Gasteiz, Urrezko Zeledonak Plaza eta Postas kalea