Politika -
Biktimak
Bilkura ez egiteko eskatu du Maneirok 'lotsagabeak' egongo direlako
EAEko 128 udalerritan ETAk, GALek eta Batallón Vasco Españolek eta Estatuko Segurtasun Indarrek eraildako 707 pertsonak omentzeko deitu dute bilkura.
Agentziak | Erredakzioa
Ostiralerako biktimen omenez deitu duten alkateen bilkura bertan behera uzteko eskatu dio Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak Iñigo Urkullu lehendakariari, oraindik ETAren ekintzak gaitzetsi ez dituzten ezker abertzaleko "lotsagabeak" joatekoak baitira bertara.
Eusko Legebiltzarrean egin duen prentsaurrekoan, bilkura horren aurka agertu da Maneiro, bere ustez, ETAren biktimak eta poliziaren indarkeriak eragindakoak parekatu nahi direlako bertan.
Iñigo Urkullu lehendakariak eta Jonan Fernandez Jaurlaritzako Bake eta Elkarbizitzarako idazkaria nagusiak deitu dute Bilboko bilkura, EAEko 128 udalerritan ETAk, GALek eta Batallón Vasco Españolek eta Estatuko Segurtasun Indarrek eraildako 707 pertsonen omenaldiak prestatzeko.
UPyD, PP eta Podemos-Ahal Dugu ez daude bilkurara gonbidatuta, ez baitute udalerri horietako alkatetzarik zuzentzen.