Politika -

Donostia

Covitek salatu du ETAk hildakoen omenezko plakak kendu dituztela

Bestalde, Udalak azaldu du berak ez duela ezer kendu, eta une honetan ez dagoela horretarako "inolako agindurik", eta ez dagoela halakorik aurreikusita.

Ordoñez, plaka jartzen. Argazkia: Efe
Ordoñez, plaka jartzen.
Ordoñez, plaka jartzen. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Consuelo Ordoñez Covite terrorismoaren biktimen kolektiboko presidenteak salatu du atzo Donostian ETAk hildakoen omenez jarri zituzten 73 plaketako hamar kendu egin dituztela.

Efe albiste agentziari adierazi dionez, plaka horiek "gaiztotasunez betetako" pertsonek kendu dituzte, "herri honetako gorrotoaren kultura ez delako batere aldatu".

“ETAk jada ez gaitu hiltzen, baina gorrotoaren kultura ez da aldatu”, azpimarratu du Ordoñezek, horren errua "gure erakundeena" dela adierazi aurretik. Izan ere, "gai hau" ez dutela "sekula landu" salatu du Ordoñezek.

Coviteren presidenteak plakak "kentzeko erabakirik ez hartzeko" eskatu dio Donostiako Udalari, eta "errespeta" dezala "beharrezko eta premiazko ekintza duina".

Biktimen elkarteak prentsa-ohar batean adierazi duenez, aste honetan bertan helaraziko dio Juan Karlos Izagirre alkateari 73 plaken faktura, 1.140,12 euroko, "biktimek beregain hartutako" gastuari aurre egiteko.

Bestalde, Udaleko iturriek azaldu dute ez dutela ezer kendu, eta une honetan ez dagoela horretarako “inolako agindurik”, eta ez dagoela halakorik aurreikusita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Politika Donostia argazkiak Gipuzkoako albisteak EAE albisteak ETA Albisteak Gaur Eguneko albisteak Terrorismoaren Biktimak Gaur