Politika -

Frankismoa

Artxibatu egin dute ministro frankistak atxilotzeko eskaera

Diktadurako krimenen kontra Servini epaile argentinarrak jarritako kereilaren aldeko elkarteak 20 pertsonaren atxiloketa eskatu zuen, Frankismoko ministro ohiena tarteko.

Martin Villa eta Utrera Molina. Argazkia: Efe
Martin Villa eta Utrera Molina.
Martin Villa eta Utrera Molina. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak artxibatu egin du frankismoko biktimen elkarte batek Argentinako Maria Servini epaileak diktadurako krimenengatik jarritako kereilan auzipetu zituen 20 lagunak atxilotzeko eskera. Horien artean leudeke Rodolfo Martin Villa eta Jose Utrera Molina ministro ohiak.

Martin Villaren kasuan, Maria Servini epaileak ardurak leporatzen dizkio Gasteizen 1976an Poliziak hil zituen bost langileen kasuan, Harreman Sindikaletako ministro baitzen orduan.

Frankismoko Krimenen kontra Argentinak jarritako Kereilaren Aldeko Koordinatzaileak egin dio eskaera Auzitegi Nazionalari, baina Velasco epaileak ebatzi du ez duela zilegitasunik horretarako, eskaera hori Argentinako Gobernuak egin behar diolako Espainiakoari, estradizio prozesu baten bitartez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Politika albisteak Justizia Unibertsala argazkiak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Frankismoari buruzko albisteak Memoria Historikoa Maria Servini argazkiak