Politika -

Protestak

Parot doktrinaren aurka manifestaldiak egin ditu Herrira kolektiboak

300 bat pertsonek elkarretaratzea egin dute Iruñean. Bestalde, 500 bat manifestarik protesta egin dute Donostian.

Herrira kolektiboaren elkarretaratzea Iruñean. EFE
Herrira kolektiboaren elkarretaratzea Iruñean. EFE
Herrira kolektiboaren elkarretaratzea Iruñean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñean eta Nafarroako beste herri batzuetan elkarretaratzeak egin ditu gaur Herrira presoen aldeko kolektiboak Parot doktrinaren aurka protesta egiteko.

Elkarretaratzearen amaieran manifestua irakurri dute eta giza eskubideen, gaztazkaren konponbidearen eta bakearen aldeko "herritarren agindua" helarazi diote Europako erakundeei. Nafarroako hiriburuko elkarretaratzean 300 bat pertsonek parte hartu dute.

Herrira kolektiboaren arabera, Espainiako Estatua ETAko presoen "giza eskubideak urratzen ari da, Euskal Herrian martxan den bake prozesua oztopatzeko eta milaka lagunen sufrimendua mantentzeko helburuarekin".

500 bat manifestarik Parot doktrinaren aurka protesta egin dute gaur Donostiako kaleetan. Sortuko, Aralarreko eta Alternatibako kideek manifestaldian parte hartu dute. Mobilizazioak Bilbon eta Gasteizen errepikatu dira.

Herrira Donostian efe

Donostiako manifestaldia. Argazkia: EFE

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea, Joseba Alvarez Sortuko buruzagia, Joxean Agirre Sortuko ordezkaria Gipuzkoan, eta Rebeka Ubera Aralarreko agintaria Herrira elkarteak deitutako manifestaldian izan dira.

Protestaren amaieran bozeramaile batek testu bat irakurri du. Espainiako Gobernua kritikatu dute Parot doktrina defendatzeagatik eta "prozesua oztopatzeagatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Bilbo Donostia Eguneko albisteak Gasteiz Gaurko azken orduko albistea Manifestazioak