Politika -
Legebiltzarra
Kontsumobidek lehentasunezkoen kasuan bitartekaritza egitea nahi dute
Horrekin batera, eskaera egin dio Kontsumoko Euskal Institutuari bezeroei emandako informazioa zehatza eta argia izan zen ala ez eta nahastu ote zituen aztertzeko.
Erredakzioa
Halaber, Kontsumoko Euskal Institutuari eskatu dio arriskudun akzioak erosi dituzten pertsonen eta akzio horiek saldu dituzten bankuen eta enpresen arteko gatazketan parte hartzeko kaltedunek inbertsioa berreskuratzeko egindako eskaerei "konponbidea" aurkitzeko..
Ekimena EAJk eta EH Bilduk egindako zuzenketa bati esker onartu dute jeltzaleen eta koalizio abertzalearen aldeko botoekin. PSE-EEk kontrako botoa eman du eta PPk eta UPyDk abstentzioaren alde egin dute.
Onartutako testuan, gainera, Eusko Legebiltzarrak "arriskuko ekintza ekonomiko eta finantzieroen" kontra egin du, Iñigo Urkulluren Exekutiborari ekintza horiekin amaitzeko beharrezko pausoak emateko eskatuta.
Horrekin batera, eskaera egin dio Kontsumoko Euskal Institutuari bezeroei emandako informazioa zehatza eta argia izan zen ala ez eta nahastu ote zituen aztertzeko.
Dirua berreskuratzea
Azkenik, kaltedunek egindako erreklamazioei konponbidea aurkitzeko ere eskatu dio Kontsumoko Euskal Institutuari, "alde guztien proposamenak kontuan hartuta".
Zuzenketa UPyDk aurkeztutako legez besteko proposamenaren harian egin dute EAJk eta EH Bilduk. Proposamen horretan, kaltedunei inbertitutako diruaren % 100 itzultzeko esaten zioten Eroskiko eta Fagorreko arriskuko finantza-produktuak saldu zituzten Espainiako Bankuari, Aurrezki Kutxari eta gainontzeko finantza erakundeei.