Mundua -

Frantziako hauteskundeak

Arratsaldean amaituko da Frantziako hauteskundeetarako bigarren itzulira begira hautagaitzak aurkezteko epea

Fronte Popularreko 122 hautagaik beren hautagaitza erretiratu dute ultraeskuina geldiarazteko Macronen alderdian, ordea aginduak ez du aliantuen artean berdin eragin, naiz eta 50 hautagaik uko egin dioten bigarren itzuliari. Hori da Florence Laserre Ipar Euskal Herriko diputatuaren kasua.

Ilara luzeak boza emateko Frantziako hauteskunde legegileetan. EFEren artxiboko irudia
Ilara luzeak boza emateko Frantziako hauteskunde legegileetan. EFEren artxiboko irudia
Ilara luzeak boza emateko Frantziako hauteskunde legegileetan. EFEren artxiboko irudia

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandean, Frantziako hauteskundeen lehen itzulian ultraeskuinak garaipen zabala lortu ondotik, astearte arratsaldeko 18:00etan amaituko da hautagaitzak aurkezteko epea, uztailaren 7ko bigarren eta behin betiko itzuliari begira. Fronte Popularra, ezkerreko koalizio berria, eta makronistak (Ensemble) hautagaiak mantentzearen edo erretiratzearen artean eztabaidatzen ari dira, Jordan Bardella hautagai ultraeskuindarrari Eliseora iristea eragozteko.

Jean-Luc Melenchon ezkerreko buruzagiak igandean bertan iragarri zuen ez dela aurkeztuko hirugarren geratu den tokian, eta dagoeneko 122 hautagai erretiratu dira.

Ipar Euskal Herrian, ordea, ez aurkeztea erabaki duena Florence Laserre makronista izan da, beraz bostgarren barrutian soilik bi hautagaitza izango dira aurrez aurre: Ezkerreko Frontea eta Eskuin muturreko Bilgune Nazionala. Ipar Euskal Herria barne hartzen duten beste bi hautes-barrutietan berriz, laugarrenean eta seigarrenean, hiru hautagaitza lehiatuko dira. Ezkerra, eskuin muturra eta zentro-eskuina. 

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ohartarazi duenez, "boto bakar batek ere ez du eskuin muturrera joan behar", baina bere mezua modu ezberdinean interpretatu da bere alderdian bertan. Macronek bere ministroei gogorarazi die eskuin muturra kanporatzea dutela helburu, eta hirugarren geratu diren 50 bat hautagaik uko egin diote aurkezteari.

Parlamenturako hauteskunde sisteman boto gehien atera dituzten hiru alderdiak doaz bigarren itzulira. Hauteskunde barruti bakoitzean diputatu bana aukeratzen da. Hirugarrena erretiratu daiteke lehenagoari edo bigarrenari mesede egiteko. Eta pixkanaka ari dira argitzen zein barrutietan erretiratuko diren hirugarren hautagaiak eta  norentzako eskatuko duten botoa.

Balizko agertokiak, Le Pen ultraeskuindarraren garaipenaren ondotik
Balizko agertokiak, Le Pen ultraeskuindarraren garaipenaren ondotik
Balizko agertokiak, Le Pen ultraeskuindarraren garaipenaren ondotik

2:06

Fronte Popularrak iragarri du bere hautagaiak erretiratu egingo dituela, eskuin indarrak ez irabazteko, baina Macronen aginduak ez du erabateko eragina izan, antza, bere aliatuen artean, bereziki LR Errepublikarrak alderdiko ordezkarien artean.

Jordan Bardellak, Bilgune Nazionala eskuin-muturreko alderdiaren buruak eskuin eskua luzatu dio Errepublikanoen eskuin kontserbadoreari. Horiek, ordea, uko egin diote gonbidapenari eta alderdi hori gabe "behin-behineko gobernu bat" osatzeko eskatu dute.

Bigarren itzulian argitu beharko den beste zalantzetako bat izango da irabazleak gehiengo nagusia izango ote duen ala ez. Marine Le Penek dei egin die frantsesei bigarren itzulian gehiengo nagusia eman diezaioten. Jordan Bardellak ere hala adierazi zuen duela egun batzuk, hurrengo gobernuan izan daitekeen eskuin muturreko lehen ministroak: ez omen du kargua onartuko gehiengo absolutua ez badu.

Zalantza Ipar Euskal Herrian

Fronte Popular Berriak Ipar Euskal Herriko hiru barrutietan lehen itzulia irabazi ondoren, makronistek atzera egiteko edo ez egiteko zalantza dute eskuin muturraren aurkako botoak batzeko.

Hala, bosgarren hautes-barrutian, Baionakoan edo Angelukoan, orain arte diputatu izan den Florence Laserre makronista (hirugarren izan zen igandean, botoen % 26rekin) bigarren itzulitik erretiratu da, zuzendaritzaren irizpideari jarraituz. Hautesleek Colette Capdevielle, Fronte Popularrean parte hartzen duen sozialistaren, eta Serge Rosso lepenistaren artean aukeratu beharko dute.

Laugarren barrutian, Nafarroa Beherea eta Zuberoa barne, hiru hautagai lehiatuko dira igandeko bigarren itzulian: Iñaki Etxaniz Fronte Popularreko hautagai sozialista ( % 38), Sylviane Lopez ultraeskuindarra ( % 25) eta landa-aliantzako hautagaia ( % 18).

Lehiarik handiena 6. barrutian egon daiteke, Lapurdiko kostaldearen gehiengoa bertan baitago. Peio Dufau Fronte Popularreko EH Baiko kidea izan da bozkatuena igande honetan, % 29rekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nazioartea Iparraldea Frantzia Baiona Biarritz Maule Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Frantzia Emmanuel Macron Zuberoa Lapurdi Frantziako Gobernua