Politika -

FRANTZIAKO HAUTESKUNDEAK

Macronek dio bere alderdia "aukera moderatu bakarra" izango dela Frantziako bozetan

Igandeko emaitzen ondoren hauteskundeak aurreratu izana defendatu du Frantziako presidenteak: "egin izan ez banu, arduragabekeria litzateke".

Macron, agerraldian. EFE
Macron, agerraldian
Macron, agerraldian. EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak adierazi du igandeko hauteskundeetako emaitzen ondoren hauteskundeak aurreratzea erabaki zuela, herrialdearen "egungo egoera politikoari erantzun demokratikoa" emateko. Hala ere, zentzugabetzat jo du dimisioa aurkeztea ultraeskuinak Frantzian izan duen gorakadaren ondorioz.

Macronen hitzetan, hauteskundeak aurreratzea Asanblada Nazionalaren "blokeoari" erantzun demokratikoa emateko urratsa da. 

"Herritarrek segurtasunari, immigrazioari eta erosteko ahalmenari buruzko kezkak azaldu zituzten igandean", esan du presidenteak gaur eguerdian egindako agerraldi batean, eta onartu du egungoa bezalako egoera baten aurrean, ez zela nahikoa Gobernuak aldaketak egitearekin. 

Izan ere, hauteskundeak deitu ez izana "arduragabea" litzatekeela gaineratu du. 

Frantziako alderdi ultraeskuindarrak botoen % 30 gainditu zituen Europako hauteskundeetan. "Ez dizkiot boterearen giltzak eman nahi eskuin muturrari 2027an", baieztatu du Macronek.

Hala, bere aurkariak kritikatu ditu, eta igandean "maskarak erori" zirela esan du. Bere alderdia aukera "moderatu" bakarra izango dela dio, "muturreko alderdien aliantzen gainetik". 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Nazioartea Frantzia Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Frantzia Emmanuel Macron Hauteskundeak