Mundua -

Nazioarteko Zigor Auzitegia

Nazioarteko Zigor Auzitegiko fiskalak ohartarazi du bere kontrako "mehatxuak" "delitu" direla

Bere langileen aurkako "intimidazioa" salatu du auzitegiak, horiek beldurrarazi dituztela arrazoituta. Horren aurrean, auzitegi horren burujabetasuna defendatu du Europako Batzordeak.

Nazioarteko Zigor Auzitegiko fiskal Karim Khan. Argazkia: EFE
Nazioarteko Zigor Auzitegiko fiskal Karim Khan
Nazioarteko Zigor Auzitegiko fiskal Karim Khan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko Zigor Auzitegiko fiskal Karim Khanek ohartarazi du azkenaldian bertako langileek jasan dituzten "mehatxu" eta "errepresaliak" haien lanaren "burujabetasuna eta inpartzialitatea" lausotzen dutela, eta justizia administrazioaren aurkako delitu izan daitezkeela.

Ohar batean, fiskalak exijitu du "berehala bukatzea Zigor Auzitegiko beharginen kontrako erasoak", eta jakinarazi auzitegia mehatxatzea delitu dela, Erromako Estatutuaren 70. artikuluak jasotzen duenez.

Khanek ziurtatu du, halaber, bere taldearen lana dela premia duten guztiekin hitz egitea, baldin eta elkarrizketak bere agintearekin koherenteak badira", Estatutuari jarraikiz, "inpartzialtasunez" aritzea baita haien beharra.

"Nolanahi ere, inpartzialtasun hori zulatu egiten da mehatxuak jasotzen ditugunean, alegia, abian ditugun ikerketen edo auzien gaineko erabakiak beste batzuek hartzen dituztenean", erantsi du, herrialde jakin bati aipamenik egin gabe.

EBk Auzitegiaren burujabetasuna defendatu du

Horren aurrean, auzitegi horren burujabetasuna defendatu du Europako Batzordeak. "EBk babesa eman nahi dio. Auzitegiaren eta bertako langileen aurkako mehatxuak onartezinak dira", esan du Atzerri Gaietako Zerbitzuko bozeramaile Peter Stanok X sare sozialaren bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea EB Delituak albisteak Eguneko albisteak Albisteak Nazioarteko Zigor Auzitegia