Duela hilabete Gaza eta Israelen arteko mugan lehertu zen gatazkan, gerra krimenak Hamasek eta Israelek egin dituztela argi du Jon Landa EHUko Zigor Zuzenbideko katedradunak. Israelen kasuan, herri palestinarraren aurkako bortizkeria gizateriaren aurkako krimenen mailara iristen dela adierazi du.
Juanjo Alvarez EHUko Zuzenbide Internazionaleko katedradunak gogora ekarri duenez, Israelek ez du Hagako Nazioarteko Auzitegia errekonozitzen, eta, hortaz, Netanyahuren aurkako akusazio batek ez luke aukera handirik izango aurrera egiteko.
Kremlinek etengabe gezurtatu du haur ukrainarrak indarrez erbesteratzen ari dela, Kievek eta bere aliatuek egindako salaketen aurrean. Ukrainako Gobernuaren arabera, gutxienez 16.000 haur beren borondatearen aurka Errusiara eraman dituzte gatazka hasi zenetik.
Konkretuki, Ukrainako gerran harrapatutako eremuetatik Errusiako lurraldera haur ukrainarrak bortxaz deserriratzea leporatzen diote Putini. Hala ere, nazioarteko auzitegiak Errusiako presidentea epaitzea ia ezinezkoa da hainbat arrazoirengatik.
Zelenskik agindu du erasoa nazioarteko justiziara eramango duela eta Errusiak, berriz, ukatu egin du ardurarik izatea. Orain, hamar giza korridore daude martxan; asko, Donbass inguruan.
Jon Landa EHUko Zigor Zuzenbideko katedradunaren arabera, Hagako Naziorteko Zigor Auzitegiak krimen horiek ikertzeko eskumena izango luke, baina, Putin erruduntzat jota ere, zail ikusten du hura atxilo hartu ahal izatea.
Zelenskik "genozidioa" izan dela salatu du eta "behin betiko zigorrak" eskatu ditu Errusiarentzat. Errusiak ukatu egin du bere indar armatuek Butxa hirian gerra krimenik egin izana. Nazioarteak ikerketa indenpendentea eta zigor gogorrak iragarri ditu.
Errusiak Butxan egindakoa gerrako krimenak direla salatu dute Ukrainak eta nazioarteak. Genozidio bat gertatzen denean edo zibilei zein gerrako presioei erailketak edo tratu txarrak ematen zaizkienean, gerrako krimenez hitz egiten da.
Senatuko ikerketa batzordeak bederatzi delitu leporatu dizkio Jair Bolsonarori. Halaber, Osasun ministroa, horren aurrekoa eta Bolsonaroren hiru seme auzipetzea ere eskatu du.
Cepeda senatariak eta hainbat GKEk aurkeztutako kereilan hilketa, sexu-indarkeria, tortura eta atxiloketa irregular eta bestelako giza eskubide urraketen 1595 kasu dokumentatu dituzte.
"Kasu isolatuak baino gehiago, krimen horiek koordinatuak ziren, eta Estatu politiken baimenarekin egin ziren", adierazi dute, Hagako Auzitegira jotzeko aukera dagoela gaineratu aurretik.
Konkretuki, Mare Nostrum eta Triton operazioak salatu dituzte. Lehena Italiak bultzatu zuen 2014ko azarora arte, eta bigarrena, Europar Batasunak, Frontex agentziaren bidez.
Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak 40 urteko espetxe-zigorra ezarri zion, baina Fiskaltzak eta Karadzicen abokatuek helegitea aurkeztu zuten.
“Bi urte eskasetan gure herriaren historian ia beste Gobernurik lortu ez duena baino gehiago erdietsi dugu”, ziurtatu du AEBko presidenteak, bertaratutakoen algarak entzun baino lehen.
Fiskaltzak Birmania ikertzea eskatu zuen, gizateriaren krimenak egin dituelakoan. 2017ko abuztuaz geroztik, 700.000 rohingyek egin dute ihes Birmaniatik.
Maduroren Gobernuak, berriz, uste du txosten hori 'onartezina' dela eta ez duela 'balio juridikorik'. Hauteskundeak egin berritan agiria kaleratzea, 'iruzur mediatikoa' dela esan du Venezuelak.
Alde guztiek egin zituzten gerra krimenak, gehienak serbiarrek egin arren. Joan den astean Miladic zigortu zuten, baina kroaziarrek ere egin zituzten, Praljaken epaiak erakutsi duenez.
Antzinako Jugoslaviarako Nazioarteko Auzitegiak 20 urteko kartzela zigorra ezartzen zion unean gertatu da. Epaileak saioa eten du eta medikuei dei egin die. Azkenean, baina, ospitalean hil da.
Bosnia barruan, Mladicen zigorra pozez hartu dute musulmanek; baina serbiarrek ez dute batere ondo hartu eta Hagako Auzitegiari serbiarren kontrako jarrera izatea leporatu diote.
Mundakara etorri zen Mirsad Mustafic, eta Gorlizen bizi da egun. Zorionekoa sentitzen da bera, baina gerrak eragindako mina azaleratu dio gaurko egunak.
1995eko Srebrenicako genozidioarengatik, besteak beste, ezarri diote. Sarraski hartan, 8.000 bosniar musulman hil ziren; Bigarren Mundu Gerra amaitu zenetik, Europako sarraskirik handiena izan zen
Bosnia-Herzegovinako hiriak genozidioaren 20. Urteurrenaren oroitzapena egingo du larunbat honetan. Egun gutxi batzuetan, 8.000 gizonezko musulman hil zituzten.
Palestinarrek beste urrats bat eman dute Israelekin duten gaztazka diplomatikoan. Gaur lehenego aldiz Israelen gerra krimenak frogatzeko dokumentazioa eraman dute Hagako auzitegira.
"Bi auzi nagusi prestatzen ari gara, Israelek eraikitzen dituen kolono-guneen eta herri palestinarraren kontrako eguneroko erasoen inguruan", azaldu du Abasek.
Fiskaltzak azken alegatuak egin ditu Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegian, epaiketaren azken fasean. Akusatuari biziarteko kartzela-zigorra ezartzea eskatu du fiskalak.