Mundua -

AEB

O.J. Simpson aktore eta futbol jokalari ohi estatubatuarra hil da

Bi hilketa leporatuta bere kontra 1995ean egin zen epaiketak oihartzun handia izan zuen mundu osoan. Emaztea eta haren lagun bat hiltzea egotzi zizkioten, baina azkenean errugabe jo zuten. 76 urtekin zendu da.

O. J. Simpson, 1995ean egin zioten epaiketan.
O. J. Simpson, 1995ean egin zioten epaiketan.
O. J. Simpson, 1995ean egin zioten epaiketan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orenthal James Simpson, O.J. Simpson bezala ezagunagoa zen aktore eta futbol jokalari ohi estatubatuarra hil da, 76 urte zituela, gaixotasun luze baten ondorioz. Bere familiak eman du heriotzaren berri, X sare-sozialean zabaldutako mezu batean.

Futbol amerikarrean inoiz izan den korrikalaririk onenetakoa, O.J Simpsonek hamaika denboraldi egin zituen NFLn (National Football Leage). Bere kirol ibilbidea ordea hankaz gora jarri zen bere emazte ohia, Nicole Brown Simpson, eta haren lagun bat 1994ko ekainean labankadaz hilda agertu zirenean. Susmagarri zela, atxiloketa saihesten saiatu zen eta filmetan agertzeko moduko ihesaldia egin zuen, harik eta harrapatu zuten arte. Mendeko-epaiketatzat hartu zen Simpsonen kontrakoa, baina, azkenean, 1995ean absolbitu egin zuten.

Hala eta guztiz ere, epaiketa hartatik 13 urtera, berriz ere arazotan zen Simpson, beste epaiketa bati aurre egin behar. Oraingoan Las Vegasen, beste gizon batekin batera, kirol-oroigarrien saltzaile biren hoteleko gelan sartu eta pistolaz mehatxatuta hari lapurreta egiteagatik.  12 delitu leporatu zikioten, tartea, armaz egindako lapurreta eta bahiketa. 33 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten Lovelockeko (Nevada) Zentro Korrekzionalean bete zuen zigorra. 2017ko urrian baldintzapean aske utzi zuten, eta 2021ean "gizon erabat libre" tzat jo zuten.

Simpsonek aktore gisa ibilbide arrakastatsua egin zuen: The Cassandra Crossing, Kaprikornio Bat eta The Towering Inferno film dramatikoetan, eta Back to the Beach eta Pistola Biluzia trilogian, Leslie Nielsenekin batera, eta Sustraiak telebistako telesailean. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak bideoak Aktoreak Eguneko albisteak Albisteak