Akabo Printzesak taldea eta gainera, korapilo gehienak ez dira askatu. Halere, denboraldirik onena izan da lau aktoreentzat. Pertsonaia askoren eboluzioa izan dute hizpide. Eta nola ez, Alaitzek joko asko eman duela diote; denboraldiak ez luke zentzurik bera gabe.
Kalte Kolektiboa sei gaztek osatzen duten antzerki konpainia da eta bertan dihardu Iholdi Beristainek. "Go!azen" telesailean lortu zuen arrakasta, eta ordutik hainbat proiektutan ibili da murgilduta. Bere hastapenak ekarri ditu gogora.
Arenek ospitalean igaro du "Irabazi Arte"ren 3. denboraldiaren denborarik gehiena, eta bertako eszenak nola grabatu zituzten erakutsi digute Sua Enparantzak eta Jose Ramon Soroizek. Oso hunkigarria izan zen lehen grabaketa. Beste telesail bat grabatzea bezala izan da Enparantzarentzat.
Alec Baldwin aktore estatubatuarrak Haylna Hutchins argazki zuzendaria nahi gabe hil zuen 2021eko urriaren 21ean, 'Rust' filmaren grabazioan. Baldwinek atrezzoko pistola batekin tiro egin behar zuen, baina argitu gabeko arrazoiak tarteko, suzko arma batekin egin zuen.
Ugaitz Amundarainek eta Ane Garmendiak Kepa eta Itxasoren arteko harremana aztertu dute. Horrez gain, Areneren egoera, Alaitzen zitalkeria eta neskek erakutsi duten ausardia izan dituzte hizpide "Barnetik"eko azken aurreko atalean.
Bi hilketa leporatuta bere kontra 1995ean egin zen epaiketak oihartzun handia izan zuen mundu osoan. Emaztea eta haren lagun bat hiltzea egotzi zizkioten, baina azkenean errugabe jo zuten. 76 urtekin zendu da.
'Mamma Mia!' musikalean Madrilen antzezten ari da gaur egun Ylenia Baglietto aktorea. Musikalen arrakastaz aritu da "Gora Bihotzak" saioan. Dioenez, euskal talde baten musikal bat egitekotan, Gatiburena egingo luke. 'Los últimos románticos' eta 'El carnet' filmez ere aritu da.
Jon Olivares aktoreak aitortu du oraindik ez duela ikusi osorik "Touré detektibea" telesaila, asko kostatzen baitzaio bere lanak ikustea oso kritikoa delako bere buruarekin. Asko gozatzen du antzerkian eta ikus-entzunezkoetan, bietan, eta "Esnearen kolorekoa" antzezlanaren arrakastaz aritu da.
Malenen eta Liliren pertsonaien bilakaera aztertu dute Joan Bailadorrek eta Joana Garitanok. Haur izatetik nerabe izatera igaro da Lili, eta interpretatzeko modua aldatu behar izan du. Malen izatea oso dibertigarria dela dio Joanek, baina bihurri izatetik arduratsu izatera pasako al da?
Futbol erronka proposatu diegu "Irabazi Arte"ko lagunei? Ba al dakite zer esan nahi ote duten tunela egin, atzerako artazia, baselina, behi buztana edota eskorpioia terminoek futbolean ari garenean?
Joan Balaidorrek (Malen) eta Joana Garitanok (Lili) egun oso bat eman zuten kobazuloaren eszena grabatzen. Lokatz asko zegoen eta ez zikintzeko nola moldatu ziren ikusiko dugu.
Aktoreak estatuatxoa jaso du, "bidaiarik harrigarriena, basatiena" izan dela azpimarratuz. Murphyk aktore onenaren Oscar saria irabazi du J. Robert Oppenheimerrek Christopher Nolan zuzendariaren filmean egindako lanagatik.
Epaimahaiak nabarmendu duenez, "filmak modu ausart batean hitz egiten du sexu-abusuei buruz, eta isiltasun konplize eta estaltzaileak salatzen ditu, oso egitura narratibo eta zinematografiko landuarekin, zinema klasikoaren arketipoak berreskuratzen dituen western moderno baten eran".
Martxoaren 16an ziren obra han aurkeztekoak, baina PP eta VOX agintean dauden Udalak bere aldetik erabaki du egitarautik kentzea. Obran, besteak beste, Itziar Ituño aktoreak hartzen du parte. Agurtzane Intxaurraga, La Tarara obraren zuzendariak azaldu digu gertatu dena.
"Touré detektibea" telesailaz aritu zaizkigu Jon Arretxe idazlea eta Jon Olivares aktorea "Biba Zuek!" saioan. Idazleak dioenez, pertsonaia sortu zuenetik ikusten zuen telesail bat sortu litzatekeela hura protagonista izanda. Primeran plataforman ikusgai daude dagoeneko lehen atalak.
Galdetegia egin diegu Ugaitz Amundarain, Ángela López eta Oihan Garramiñana aktoreei. Kepa, Alaitz eta Luka dira hurrenez hurren "Irabazi Arte"ko hirugarren denboraldian. Nungoak dira? Zein hobby dituzte? Liburu edo filmarik gustukoena? Adi beraien erantzunei.
J. A. Bayonaren "La sociedad de la nieve" filma Goya sarietan nagusitu da (12 golardo eskuratu ditu). Euskal zinemagintzak, berriz, zortzi sari bildu ditu, besteak beste, "20.000 especies de abejas"en hirurak eta "Robot dreams"en biak.
Euskal filmek eta zinema munduko profesionalek 46 izendapen bildu dituzte guztira, Espainiako Zinema Akademiaren sarietan. Gaur egingo dute saritze ekitaldia, Valladoliden.
Hiru hilabete daramatza Arenek koma egoeran. Istripuaren ikerketa artxibatu dute, baina Jonek ez du etsiko erruduna aurkitu arte. Bien bitartean, Printzesek taldekide berria dute: Alaitz.
"Irabazi Arte" telesailaren hirugarren denboraldia izan dute hizpide Ainhoa Azpitarte eta Ane Garmendia aktoreek. Aurrestreinaldietan harrera ona izan du, eta ikus-entzuleek oso ongi hartu dute denboraldi berriaren hasiera. Lehen segundotik argituko da istripuan zer gertatu zen.
Lehenengo aldiz Martxelo Rubio Goya sarietarako izendatuta dago, protagonista ez den gizonezko aktore onenaren kategorian. Aste erabakigarria sartuta gaude, eta aitortu digu urduri dagoela larunbatera begira.
Naizen adingabe transexualen familien elkarteak jaia egin du gaur Etxarri Aranatzen, eta ume transexualen errealitatea islatzeagatik Estibaliz Urresolaren zinta saritu du.
'20.000 erle espezie' filmagatik Goya sarietara izendatuta dago Martxelo Rubio aktorea antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren kategorian. Izendapenak eman zituzten egunean semearekin zegoen ospitalean, eta hunkitu egin zen. Espero zuen filmak arrakasta izatea, baina horrelako zoramenik ez.
Erritmo handiko abestia dugu "Reggaean hegan" eta oso dantzagarria da. Hara, Kimetz Etxabek kantaren koreografia erakutsi digu, "Go!azen"eko lagunek bezala dantza dezagun.
Lehenbiziko lan profesionala "Go!azen" izan zen. 17 urterekin aurkeztu zen castingera eta ondo oroitzen du hartu zuteneko unea. Ateak ireki zizkion telesailak. Agentea lortu zuen Madrilen eta orain, antzerkian dago sartuta buru-belarri. Zer nahiago ote du aktoreak? Telebista, zinea ala antzerkia?
Ander Lipus aktoreak "Antzerkiaren Labirintoan" izeneko bi liburu argitaratu ditu. Lehendabizikoan, bere ibilbideari buruzko pasadizoak bildu ditu; eta bigarrenean, antzerkiari lotutako hainbat gogoeta idatzi ditu. Gaur "Biba Zuek!" saioan izan da aktore markinarra.
'Akelarre' pelikulan eta 'Perpetua felicidad' film laburrean egindako lanez aritu zaigu Garazi Urkola Villabona-Amasako aktorea. Idatzi ere egiten du, eta idatzi zuen lehen antzezlana Lezoko antzerki-testu laburren lehiaketan finalera iritsi zen. Gainera, klarinetea jotzen du.
Pantaila handian, Christopher Nolanen ‘Oppenheimer’ nagusitu da, bost sarirekin. Musika garaikurretan, Billie Eilish eta Finneasek eraman dute abesti original onenaren saria, ‘Barbie’ filmarentzat sortutako “What Was I Made For?” abestiarengatik.
Iñigo Aranbarri aktorea da. "Goenkale", "Pilotari" eta "Patria" telesailetan hartu du parte besteak beste. Nola moldatuko ote da "3 Ene Kantak" saioko lagunek egindako galdetegiari erantzuterako orduan?
'No borren a Gerard Depardieu' izenburupean, Victoria Abrilek eta Carla Brunik, besteak beste, Depardieuren aurkako "lintxamendu" mediatikoa salatu dute. Zenbait emakumek aktore ospetsua salatu zuten, bortxaketa eta sexu-erasoak egotzita.
79 urte zituela hil da aktore donostiarra. 2010ean alzheimerra atzeman zioten. Ordura arte, ibilbide profesional luzea eta oparoa izan zuen telebistan, antzerkian, zineman eta baita musikan ere.
Sua Enparantzak "Birjina maite" abesten du Leioako Kantika Korala eta Euskadiko Orkestraren laguntzarekin. "Gabon Kantak" saioa abenduaren 23an, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en ikusteko aukera izango da.
Ainhoa Larrañagak "Horra, Mari Domingi" abesten du Leioako Kantika Korala eta Euskadiko Orkestrarekin. Gabon kanten emanaldi osoa abenduaren 23an, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en egongo da ikusgai.
Gertakariak atzo goizean jazo ziren. Aktoreak ezagun batekin eztabaida izan zuen, eta kolpeka amaitu omen zuten. Ostean, 50 euro eta jaka ostuta alde egin zuen. Ez da hau Ballestak zabalik duen auzi bakarra, izan ere, sexu eraso bategatik ikerketapean dago.