Mundua -

Osasuna

Genetikoki eraldatutako txerri baten giltzurruna transplantatu diote 62 urteko estatubatuar bati

69 genoma aldatu dizkiote giltzurrunari, CRISPR-Cas9 teknologia erabilita, kaltegarriak izan daitezkeen txerri geneen ordez giza geneak txertatzeko, hartzailearen gorputzak onar ditzan.

Txerri baten giltzurrunarekin egindako transplante bat. Artxiboko argazkia: Joe Carrota
Txerri baten giltzurrunarekin egindako transplante bat
Txerri baten giltzurrunarekin egindako transplante bat. Artxiboko argazkia: Joe Carrota

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bostongo ospitale batek iragarri du genetikoki eraldatutako txerri baten giltzurruna transplantatu diotela gaixo bati lehendabizikoz. 62 urteko pazienteak giltzurrunetako gaixotasun bat zeukan, fase terminalean.

Richard "Rick" Slayman "ondo" dago ebakuntza egin diotenetik, eta aurki jasoko du alta, ospitaleak jakinarazi duenez.

Massachusetts General Hospitalek zabaldu duenaren arabera, martxoaren 16an egin zioten lau orduko ebakuntza. "Lehen mailako mugarria da, gaixo daudenentzako organoak bilatzeko modu azkar bat baita", erantsi du.

69 genoma aldatu dizkiote giltzurrun horri, CRISPR-Cas9 teknologia erabilita, kaltegarriak izan daitezkeen txerri geneen ordez giza geneak txertatzeko, hartzailearen gorputzak onar ditzan. Gainera, erretrobirus endogenoak desaktibatu dituzte, infekziorik egon ez dadin.

Massachusettseko eGenesis enpresak eman zion aipatu ospitaleari txerri emailea, transplanteetan eta animalien geneen aldaketan espezializatutako bioteknologia enpresak.

Slaymanek 2 motako diabetesa eta hipertentsioa izan ditu urte askoan. Horregatik, 2018an giltzurrunetako lehen transplantea egin zioten, baina handik bost urtera giltzurrun berriak arazoak eman zizkion, eta dialisira bueltatu behar izan zen. Horrek arazo baskularrak ekarri zizkion, eta bi astetik behin ospitalera joan behar izaten zen, azterketa medikoa egitera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Animaliak azken ordukoa