Mundua -

GAZA, ERASOPEAN

Europako Parlamentuak Gazako pasabideak irekitzea eskatu dio Israeli, giza laguntzaren sarrera bermatzeko

Halaber, Gazan berehalako su-etena ezartzeko deia egin du, "gosete arrisku larriari aurre egiteko", eta bahituak baldintzarik gabe eta berehala askatzeko.

Rafafko pasabidea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Rafafko pasabidea, artxiboko irudi batean
Rafafko pasabidea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Parlamentuak Israeli eskatu dio Gazako muga pasabide guztiak irekitzeko (Rafah, Kerem Shalom, Karmi eta Erez) eta giza laguntzaren sarrera ahalbidetzeko.

Halaber, Gazan berehalako su-etena ezartzeko eskatu dute europarlamentariek, besteak beste, Gazako gosete arrisku larriari aurre egiteko eta bahitu guztiak baldintzarik gabe eta berehala aske uzteko, Estrasburgon egoitza duen ganberak ohar bidez jakinarazi duenez. Horrez gain, Gazan atxikitako bahituak Gurutze Gorriak artatu ahal izatea exijitu dute.

Estrasburgoko parlamentuak Gazarako itsas korridore humanitarioak irekitzea txalotu du, baina lurreko banaketak lehentasuna izan behar duela azpimarratu du. Ildo berean, Rafah, Kerem Shalom, Karmi eta Erezeko muga pasabideak zabaltzeko eskatu diete Israelgo agintariei. Malnutrizioaren eta deshidratazioaren ondorioz gaixotasunak zabaltzeko arriskuaz eta haurren heriotzez ohartarazi ondoren, eurodiputatuek Rafah, Kerem Shalom, Karmi eta Erezeko muga-pasabideak irekitzeko galdegin diete Israelgo agintariei.

Aldeko 372 botorekin, kontrako 44rekin eta 120 abstentziorekin onartutako ebazpen batean, konboi humanitarioen aurkako erasoak eta janari bila doazen zibilen aurkako erasoak bertan behera uzteko galdegin dute europarlamentariek.

Azkenik, kolonoen indarkeria eta Israelgo indar armatuek Zisjordanian palestinarren aurka egindako erasoak salatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak gaur Gazako bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Israel Zer gertatzen ari da gaur Palestinan? Giza eskubideak gaur Elikadura krisia Euroganbera Ekialde Hurbila