Mundua -

Gazako zerrenda

Von der Leyen: "Gazari laguntzeko itsas korridorea larunbat edo igandean irekiko dute"

"Larunbatean, luze jota igandean, zabalduko dute korridorea, eta gaur bertan probatuko dute", esan du Europako Batzordeko presidenteak Larnakan (Txipre) komunikabideentzat egindako adierazpenetan.

Ursula Von der Leyen. Argazkia: EFE
Ursula Von der Leyen
Ursula Von der Leyen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeko buru Ursula von der Leyenek gaur, ostiralarekin, iragarri du Gazako Zerrendari laguntzeko itsas korridorea larunbatean edo igandean irekiko dutela, nahiz eta gaur bertan probak hasiko dituzten.

"Larunbatean, luze jota igandean, zabalduko dute korridorea, eta gaur bertan probatuko dute", esan du Larnakan (Zipre), Nikos Jristodoulides Zipreko presidentearekin batera, komunikabideentzat egindako adierazpenetan.

Israelen erasoaldia hasi zenetik igarotako bost hilabeteetan, Europar Batasunak eta beste herrialde batzuek (Arabiar Emirerri Batuak eta Ameriketako Estatu Batuak) Gazara laguntza bideratzeko egindako ahaleginak azpimarratu ditu Von der Leyenek.

Jristodoulidesekin batera, balio anitzeko ZENON koordinazio zentroa bisitatu du Larnakan, korridorearen abiapuntuan. 

"Giza hondamendi ikaragarria ari dira bizitzen Gazan", adierazi du Von der Leyenek. Horrekin lotuta, iragarri du EBk 250 milioi euro bideratu dituela palestinar herriari laguntzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Palestina Eskubide unibertsalak Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?