Mundua -

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

AEBk Gazako kostaldean portu bat eraikiko duela iragarri du Bidenek, giza laguntza bideratzeko

Nazioaren egoerari buruzko hitzaldian, laguntza humanitarioa "trukerako txanpon gisa" erabiltzeari uzteko eskatu die presidente estatubatuarrak agintari israeldarrei.

Joe Biden, nazioaren egoerari buruzko hitzaldian. Argazkia: EFE
Joe Biden, nazioaren egoerari buruzko hitzaldian
Joe Biden, nazioaren egoerari buruzko hitzaldian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxe Zuriak aurreratu bezala, Joe Biden presidenteak iragarri du Ameriketako Estatu Batuetako Armadak Gazako Zerrendako kostaldean portu bat eraikiko duela bertara ura, elikagaiak eta botikak eramateko.

Joe Bidenek nazioaren egoerari buruzko hitzaldian azaldu duenez, bart AEBko Armadari larrialdiko misio bat abiatzeko agindu dio aldi baterako portu bat eraikitzeko Gazako kostaldean, elikagaiak, ura eta botikak garraiatzen dituzten ontzi handiak hartzeko asmoz.

Edonola ere, Bidenek nabarmendu du ez dituztela soldadu estatubatuarrak bertara bidaliko.

Elikagaiak eta botikak Zipretik aterako dira, AEBko Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez.

Halaber, laguntza humanitarioa "trukerako txanpon gisa" erabiltzeari uzteko eskatu die presidente estatubatuarrak agintari israeldarrei.

Bestalde, Israelen eta Palestinaren arteko gatazka konpontzeko irtenbide bakarra bi estatu sortzea dela berretsi du Bidenek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Gazako albisteak Eguneko albisteak Albisteak Israel albisteak Palestina gaur Joe Biden Ekialde Hurbileko albisteak