Mundua -

Israel-Hamas

Netanyahuk berretsi du lurrez sartuko direla Gazan

Israelgo lehen ministroak bi helburu ditu: Hamas desagerrarazi eta talde islamistaren esku dauden bahituak askatu.

Netanyahu, militarrez inguratuta. Argazkia: EFE
Netanyahu, militarrez inguratuta. Argazkia: EFE
Netanyahu, militarrez inguratuta. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak asteazken honetan berretsi duenez, Gazan lurrez sartuko dira eta "erlojuaren kontra" ari dira lanean Hamas talde islamista "suntsitzeko" prestakizunetan.

"Gure burujabetzaren aldeko gerra batean gaude, gure existentziaren alde, eta funtsezko bi helburu finkatu ditugu: Hamasen gaitasun militarrak eta gobernukoak desagerraraztea eta talde islamista palestinarraren esku dauden bahituak etxera ekartzeko ahalegin guztiak egitea", esan du Netanyahuk telebistan egindako agerraldi batean.

Halaber, Israelgo lehen ministroak ziurtatu du ez dituela "arrazoiak" azalduko espero den lurreko erasoaldia "ontzat" emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Hamas Benjamin Netanyahu gaur