Mundua -

ISRAEL-HAMAS GERRA

Laguntza humanitarioa daraman bigarren konboi bat sartu da Gazan

Bigarren konboi honetan, 17 kamioi sartu dira Gazan, eta sendagaiak, ura eta elikagaiak daramatzate, batez ere.

Boluntarioak kamioi gidariei txaloka, Rafaheko pasabidean. Argazkia: EFE
Boluntarioak kamioi gidariei txaloka, Rafaheko pasabidean. Argazkia: EFE
Boluntarioak kamioi gidariei txaloka, Rafaheko pasabidean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafahko muga, Egipto eta Gazako Zerrenda lotzen dituena, berriro ireki dute gaur, laguntza humanitarioa daramaten 17 kamioi sar daitezen, tokiko komunikabideek jakinarazi dutenez. Gazara laguntza humanitarioa eraman duen bigarren konboia da.

Egiptoko Al Qahera News telebistak zuzenean eman ditu kamioiak Rafahtik Gazara sartzen erakutsi dituzten irudiak. 

Duela egun batzuetatik igarobide horretan dauden boluntarioek adierazi dutenez, 17 kamioi horiek, batez ere, "sendagaiak, ura eta elikagaiak" daramatzate, baina ez dute xehetasun gehiago eman. Al Qahera Newsen arabera, 17 kamioi horien artean Palestinako Ilargierdi Gorriarekin batera laguntza koordinatu duen Egiptoko Ilargierdi Gorriko hiru kamioi daude. 

Kamioiak igarobidea pasatzera zihoazenean, txaloka hartu dituzte dozenaka boluntariok, Egiptoko banderak astintzen zituztela.

Bi astez itxita egon ondoren, atzo zabaldu zen aurrenekoz Rafahko pasabidea, Israelek kontrolatzen ez duen bakarra. Atzora arte ezinezkoa zen laguntza Gazara pasatzea, Israelek ez zuelako entregatzeko baimenik ematen eta Egipto eta Gaza lotzen dituen bidea kaltetuta zegoelako Israelen bonbardaketen ondorioz.

Atzo, laguntza humanitarioa zeramaten 20 kamioiak deskargatu ondoren, berriro itxi zuten Rafahko mugako pasabidea

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Azken ordukoa Kairo Ekialde Hurbila Giza eskubideak gaur