Mundua -

Hondamendi naturala

Libiako Derna hirian uholdeengatik hildakoak 11.300 baino gehiago dira jada

Gainera, NBEk uste du 10.000tik gora direla desagertuta dauden herritarrak, nahiz eta datu dantza dagoen herrialdeak bizi duen zatiketa politikoa medio.

Derna hiria, suntsituta. Argazkia: Efe
Derna hiria, suntsituta. Argazkia: Efe
Derna hiria, suntsituta. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Libiako uholdeetan hildakoen kopurua 11.300era iritsi da Derna hirian, hondamendi naturalak gogorren jo zuen lekuan, Nazio Batuen Erakundeko Gai Humanitarioetarako Bulegoak (OCHA) jakinarazi duenez.

Erakundeak gaineratu du 10.100 direla hirian desagertutako pertsonak, eta 170 inguru Libiako beste leku batzuetan hildakoak.

"Kopuruak gora egitea espero da bilaketa eta erreskate lanetan dabiltzanek gorpu gehiago aurkitu ahala", azaldu du.

Dena den, herrialde afrikarra politikoki zatituta dago eta zenbaki dantza dago, 5.000tik 11.000raino iristen dena. Aste honen hasieran Dernako alkateak esan zuen 20.000 baino gehiago izan daitezkeela hildakoak.

Irailaren 10ean Daniel izeneko zikloi batek gogor jo zuen Libia, Greziatik, Bulgariatik eta Turkiatik igaro ostean. Mendian zeuden bi presa apurtu egin ziren, eta 100.000 biztanleko hiriaren zati handi bat suntsituta geratu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Uholdeak bideoak Hondamendi naturalen biktimak Libia