Mundua -

KOSOVO

NATOk 700 soldadu gehiago bidaliko ditu Kosovora, herrialdearen iparraldean protestak izan ostean

Serbiarren protestak geldiarazi nahian ari ziren KFOR misioko 30 militar zauritu ondoren, Aliantza Atlantikoak erabaki du Kosovon duen presentzia indartzea.

Auto bat sutan Kosovo iparraldeko Zvecan udalerrian. Argazkia: EFE
Auto bat sutan Kosovo iparraldeko Zvecan udalerrian. Argazkia: EFE
Auto bat sutan Kosovo iparraldeko Zvecan udalerrian. Argazkia: EFE

0:37

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NATOk Kosovon duen KFOR misioa indartuko du, herrialdearen iparraldera 700 soldadu gehiago bidalita.

Astelehenean manifestari serbiarren eta KFOReko soldaduen artean izandako liskarretan, 50 zibil baino gehiago eta 30 soldadu zauritu ziren Kosovo iparraldeko Zvecan herrian.

Apirileko hauteskundeetan aukeratutako albaniar jatorriko alkateek aginte-makila hartzea eragotzi nahi dute serbiarrek, Kosovon gutxiengoa diren serbiarrek hauteskunde horiei boikot egitea erabaki baitzuten.

Kosovon gutxiengoa izanagatik ere, serbiarrak gehiengoa dira iparraldean, eta Metohia eskualdeko alkateak eta polizia berezia udaletxeetatik erretiratzeko eskatzen dute manifestazioei amaiera emateko. Kosovoko Gobernuak, ostera, uko egin dio eskaera horri. Aleksandar Vucic Serbiako presidenteak, bere aldetik, Kosovoko Gobernuarengan duten eragina erabiltzeko eskatu die Ameriketako Estatu Batuei, Alemaniari, Frantziari, Italiari eta Erresuma Batuari, alkate horiek Kosovo iparraldeko udalerrietatik erretiratzeko.

Josep Borrell Europar Batasuneko Atzerri Gaietarako goi ordezkariak azken orduetan iragarri duenez, aldeen arteko goi mailako bilera bat deitu nahi du elkarrizketei berriro ekiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken ordukoa Europa NATO albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Manifestazioak Kosovo gaur