Mundua -
ustezko ustelkeria
Qatarreko ordezkariei sarrera oztopatzea eskatu du Euroganberak, Qatargate auzia argitu bitartean
Ostegun honetan bozkatuko dute testua, eta Qatarrekin lotutako espediente oro geldiaraztea eskatzen du.
agentziak | eitb media
Europako Parlamentuak Qatarreko ordezkariak erakundean sartzea oztopatu nahi du, Qatargate gisa ezaguna den ustezko ustelkeria kasuaren ikerketa judiziala ebatzi arte. Aipatutako kasuak, eurodiputatuei eta Europako Parlamentuko langileei Qatarrek ustez egindako eroskeria azaleratu du; pisu politiko eta ekonomikoa irabazteko asmotan egin zen. Beste batzuen artean, asteartean kargugabetu zuten Euroganberako presidenteordea, Eva Kaili.
Europako Parlamentuko diputatuengan, diputatu ohiengan eta langileengan eragina izateko ahaleginak salatu dituzte Euroganberako politikariek, eta, era berean, Europar Batasuneko gardentasun-erregistroa hirugarren herrialdeetako ordezkariei ahalbidetzearen beharra azpimarratu dute, baita mekanismoa indartzearena ere, erregistro-eskatzaileek emandako informazioa zehatzago egiaztatu ahal izateko.
Qatarreko ordezkariei Europako Parlamenturako sarbidea eteteko eskatzen duen testua ostegun honetan bozkatuko da, eta auziarekin lotutako espedienteak geldiaraztea eskatzen du.