Mundua -

ukrainako gerra

EANAren misio bat Zaporiyiako zentralera bidaltzeko planak onartu dituzte Biden, Johnson, Macron eta Scholzek

Oraindik ez diote datarik ezarri bidaiari, inguru horretan izaten ari diren borrokaldiak direla eta.

Joe Biden, Emmanuel Macron eta Boris Johnson. Artxiboko argazkia: EFE
Joe Biden, Emmanuel Macron eta Boris Johnson. Artxiboko argazkia: EFE
Joe Biden, Emmanuel Macron eta Boris Johnson. Artxiboko argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joe Biden Estatu Batuetako presidenteak, Boris Johnson lehen ministro britainiarrak, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak eta Olaf Scholz kantziler alemaniarrak bilera bateratua egin dute igande honetan. Ados agertu dira NBEren agentzia nuklearrak Zaporiyiako zentralera, Errusia eta Ukraina arteko borrokaldiek setiatutakora, ahalik eta azkarren egingo lukeen misioarekin.

Gainera, lau liderrek nabarmendu dute "instalazio nuklearren segurtasuna bermatzearen garrantzia" eta "ongietorria" eman diete Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako (EANA) misio bat instalaziora bideratzeko elkarrizketei.

Oraindik ez diote datarik ezarri bidaiari, inguru horretan izaten ari diren borrokaldiak direla eta.

Sky News agentziak jasotako Downing Streeten oharraren arabera, lau liderrek berretsi dute ukrainar indarrekiko konpromisoa, Errusiaren inbasioaren aurrean.

Era berean, bestelako "lehentasun partekatuak" ere eztabaidatu dituzte, Irango programa nuklearra tartean eta, bereziki, Teheranen "ekintza ezegonkorrak ekiditeko" metodoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ukraina gaur Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Errusia albisteak Erresuma Batua albisteak Alemania bideoak Frantzia argazkiak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Frantziako presidentea azken ordukoa Boris Johnson lehen ministro ohia Biden azken ordukoa Olaf Scholz Errusia-Ukraina gerra