Mundua -

Ukrainako gerra

Europar Batasunak Roman Abramovich enpresari errusiarra eta 14 oligarka gehiago zigortu ditu

Roman Abramovichek ezingo du Europar Batasunean sartu eta bere aktiboak izoztu egin dituzte. Europar Batasunak Errusiako 877 enpresari eta 62 erakunde zigortu ditu Ukrainako gerra hasi zenetik.

Roman Abramovich enpresari errusiarra. Artxiboko argazkia: EFE
Roman Abramovich enpresari errusiarra. Artxiboko argazkia: EFE
Roman Abramovich enpresari errusiarra. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunak Errusiaren eta Bielorrusiaren aurkako neurri gehiago hartzea erabaki du, Ukrainaren inbasioa dela eta. Hala, Vladimir Putinen inguruko pertsona gehiago zigortu dituzte, tartean Roman Abramovich Chelsea futbol taldearen jabea izandakoa.

Laugarren zigor sorta asteartean sartu da indarrean, Europar Batasuneko (EB) aldizkari ofizialean argitaratu ostean. Oraingoan, 15 pertsona eta 9 erakunde gehitu dituzte zerrenda beltzera.

Roman Abramovich enpresari errusiarra ez ezik, 15 pertsona horien artean daude Khan (Alfa Khanen akziodun nagusia) eta ekonomian funtsezkoak diren beste sektore batzuetako enpresaburuak (altzairu, burdina, energia, banku, hedabide, armada eta erabilera bikoitzeko produktu eta zerbitzuetakoak) .

Konstantin Ernst Errusiako 1 telebista kateko presidentea ere zigortu dute, Kremlinaren narratiba bultzatzeagatik.

Armen Gasparyan Russia Today telebistako Administrazio Kontseiluko kidea ere ageri da horien artean. Europar Batasunak hedabide horren emisioak bertan behera utzi zituen aurreko zigor sortan.

Zigortutako bederatzi erakundeei dagokienez, sektore hauetako enpresak sartu ditu Europar Batasunak: abiazioa, militarra eta erabilera bikoitzeko teknologia, ontzigintza eta makineriaren eraikuntza.

Otsailaren 24an Errusiak Ukrainaren inbasioa abiatu zuenetik, Errusiako 877 pertsona eta 62 erakunde (bertako banku nagusiak tartean) zigortu ditu Europar Batasunak.

Gauzak horrela, zigortuek debekatuta izango dute Europar Batasunean sartzea eta Europan dauzkaten aktibo guztiak blokeatu egingo zaizkie. 

Ildo berean, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak joan den ostiralean iragarri zuenez, Mosku Nazioarteko Diru Funtsetik eta Munduko Bankutik kanporatzeko izapideak abiatuko dituzte.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Ukraina Errusia Ekonomia berriak Eguneko albisteak Albisteak Zehapenak Euskadin Errusia-Ukraina gerra