Mundua -

Kuba eta Iran

Abdala, Latinoamerikako lehen txertoa, eta Soberana 02, % 100 eraginkorra

Larrialdi erabilerarako baimena jaso du Abdala txertoak, eta koronabirusaren aurkako Latinoamerikako lehen txertoa da. Bestalde, Irango Pasteur Institutuak jakitera eman duenez, Soberana 02 txertoa % 100 eraginkorra da covid-19 kasurik larrienetan.

Abdala txertoaren poteak Caracasen (Venezuela). Argazkia: EFE
Abdala txertoaren poteak Caracasen (Venezuela). Argazkia: EFE
Abdala txertoaren poteak Caracasen (Venezuela). Argazkia: EFE

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kuban, arriskuko lurraldeetan, baita Habana hiriburuan ere, Soberana 02 eta Abdala txertoak probatzen ari dira dagoeneko.

Azkenak larrialdi erabilerarako baimena jaso du jadanik, eta koronabirusaren aurkako Latinoamerikako lehen txertoa da. Entsegu klinikoetan % 92,2ko eraginkortasuna azaldu zuen Kubako txertoak.

Bestalde, Soberana 02 larrialdi erabilerarako baimenaren zain dago, bi dosiekin eta Soberana Plusen aparteko beste dosi batekin % 91,2ko eraginkortasuna azaldu ondoren.11,2 milioi kubatar baino gehiagok bi formulak jaso dituzte entsegu klinikoen baitan.

MOEko Covax mekanismoak ez du Kuba babesten. Diru-sarrera txikiak eta ertainak dituzten herrialdeek txertoak eskuratu ahal izateko mekanismoa da. Era berean, Kubak ez ditu txertoak nazioarteko merkatuan erosi.

Aliraza Biglari Irango Pasteur Institutuko zuzendariak larunbat honetan jakitera eman duenez, Soberana 02 Kubako txertoak % 100eko eraginkortasuna du covid-19 kasu larrienetan. Iranek Kubako txertoaren entsegu klinikoetan parte hartu du.

Said Namaki Irango Osasun ministroak ekainaren 29an jakinarazi zuenez, Finley Institutuaren (IFV) Soberana 02 txertoaren larrialdi erabilerarako baimena eman du bere herrialdeak. Gainera, Irango Pasteur Institutua txertoa ekoizten ari da.

Iranen txertaketa kanpaina motelegia izaten ari da, atzerritik dosi gutxi heltzen direlako. Batez ere Errusiako Sputnik V, Txinako Sinopharm eta AstraZeneca jaso ditu Teherango Gobernuak.

6,7 milioi pertsona baino gehiagok gutxienez dosi bakarra jaso dute Iranen, gehienbat osasun langileek eta 70 urtez gorakoek. 80 milioi biztanle ditu Iranek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Iran Kuba Latinoamerika Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa