Mundua -
Koronabirusa
MOE: "Aldaera indiarra kutsakorragoa eta txertoen aurrean gogorragoa izan daiteke"
Covid-19aren aldaera indiarra urte bukaeran atzeman zuten herrialde horretan. 17 herrialdeetan abiatu dituzte ikerketak, horren genoma aztertzeko.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Covid-19aren aldaera indiarra kutsakorragoa eta txertoen aurrean gogorragoa izan daitekeela erakutsi dute laborategietan egindako lehen ikerketek, Munduko Osasun Erakundeak (MOE) ohartarazi duenez.
Aldaera berriaren mutazioak birusa "azkarrago transmititzea" eragiten dute eta antigorputzen bidez egindako tratamenduekin neutralizatzeko zailagoa da, Munduko Osasun Erakundeak asteko txosten epidemiologikoan.
Halaber, Ameriketako Estatu Batuetan egindako zenbait analisiren arabera, aldaera horren aurrean txertoen eragina txikiagoa izan daiteke. Are gehiago, Novavax-Covaxin txertoa aldaera indiarrari aurre egiteko gai ez dela ondorioztatu dute lehen ikerketek.
Covid-19aren aldaera urte bukaeran antzeman zuten Indian. 17 herrialdetan abiatu dituzte ikerketak, horren genoma aztertzeko.
Edonola ere, eta Indian sekulako eragina izaten ari bada ere, Munduko Osasun Erakundearen irizpideen arabera, oraingoz arriskutsuagoak dira aldaera britainiarra, hegoafrikarra edo brasildarra.