Mundua -

KORONABIRUSA

Indiako aldaera al da covid-19ak Asiako herrialdean izan duen gorakadaren arrazoia?

Egunero munduan zenbatzen diren kutsatzeen ia erdiak Indian hautematen dira. Horrek, osasun sistema kolapsatzea eragin du.

Bi osasun langile covid gaixo bat artatze, Indian. Artxiboko argazkia: EFE
Bi osasun langile covid gaixo bat artatze, Indian
Bi osasun langile covid gaixo bat artatze, Indian. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko bigarren herrialdea populatuena den Indian egoera kritikoa bizi dute koronabirus kasuen gorakada izugarriaren ondorioz. Izan ere, egunero munduan zenbatzen diren positiboen ia erdiak Indian antzematen dira. Zein dira benetako arrazoiak? Indiako aldaera al da erantzulea?

Duela hilabete, SARS-CoV-2 koronabirusaren bi mutazio hauteman zituzten Indian, herrialdean kutsatzeak nabarmen gora egiten hasi zirenean, hain zuzen ere. Hala ere, adituen esanetan oraindik goizegi da ondorioak ateratzeko.

Indiako INSACOG laborategiak B.1.617 aldaeraren genoma sekuentziatu zuen eta, horren arabera, gaur egungo datuekin ezin da esan kutsatzeen gorakada aldaera edo eragile bakar batek soilik eragin duenik.

Laborategiaren iritziz, askotarikoak dira arrazoiak: osasun arauak ez betetzea, txertoaren immunitateari ihes egiten dioten mutazioen gorakada, kutsagarritasunaren igoera edota immunitatearen gainbehera.

Gaur egun, Indian nagusi den aldaera britainiarra da. Indian sortutakoa, ostera, aztertutako proben % 5 baino gutxiagotan dago.

Gaur-gaurkoz ez dute frogatu aldaera berri hori kutsagorragoa edo arriskutsuagoa denik. Gainera, ikusteko dago txertoek ematen duten immunitateari ihes egiteko gaitasuna ote duen ala ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da munduan? Gaixotasunak argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa India bideoak Osasunari buruzko albisteak COVID kasuak