Mundua -

KORONABIRUSA

Alemaniak koarentena ezarriko die "arrisku" guneetatik iristen diren bidaiariei

Azaroaren 8tik aurrera, Alemanian sartu baino 10 egun lehenago "arrisku" guneren batean egon den pertsona orok hamar eguneko koarentena bete beharko du.

Bidaiariak Loiuko aireportuan. Artxiboko argazkia: EFE
Bidaiariak Loiuko aireportuan
Bidaiariak Loiuko aireportuan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azaroaren 8tik aurrera, "arrisku" guneetatik Alemaniara iristen diren bidaiariek derrigorrezko koarentena bete beharko dute. Horrela iragarri du Steffen Seibert Alemaniako Gobernuko bozeramaileak.

Zehazki, Alemanian sartu baino 10 egun lehenago "arrisku" eremuren batean egon den pertsona orok 10 eguneko koarentena egin beharko du, eta osasun agintarien aurrean erregistratu beharko du.

Robert Koch Institutuak, Alemanian gaixotasun infekziosoak kontrolatzen dituen agentziak, erabakiko du zeintzuk diren arriskua duten lurraldeak.

10 eguneko koarentena laburtu nahi duenak COVID-19a atzemateko proba egin ahalko du, Alemaniara iritsi eta bost egunera. Negatibo emanez gero, bakartuta egoteari utzi ahalko dio.

Edozein kasutan, emaitzaren berri eman beharko die osasun agintariei. Negatibo eman baina koarentenako 10 egunen barruan COVID-19aren sintomak izanez gero, bigarren proba bat egin beharko du.

Arauaren xehetasunak xedapen espezifiko baten bidez zehaztuko dira. Hala ere, estatu bakoitzak erabakiko du araua nola ezarri, eta, beraz, bidaiariek lurralde bakoitzari dagozkion erregulazioak bete beharko dituzte.

Gobernuak azaldu duenez, gaur-gaurkoz gaixoen % 10 bakarrik kutsatzen dira Alemanian.

Alemaniako osasun agintariek 6.638 kasu berri baieztatu dituzte, pandemia hasi zenetik egun bakarrean izan den kopururik handiena, eta 33 pertsona hil dira 24 ordutan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak EB Europa bideoak Alemania bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Bidaia albisteak 2024 Koronabirusa