Mundua -
Koronabirusa
Koronabirusarekin kutsatutako objektuak ukitzeko arriskuaz ohartarazi du Txinak
Agintariek COVID-19a aurkitu dute supermerkatu kate bateko elikagai izoztu batzuen bilgarrietan. Produktu horiek beste herrialde batzuetatik inportatzen zituzten.
Agentziak | Erredakzioa
Txinako Osasun Batzorde Nazionalak adierazi du koronabirusarekin kutsatutako objektuekin kontaktuan egoteak infekzioak eragin ditzakela, Asian supermerkatu-kate batekin lotuta dauden COVID-19aren hainbat kasu baieztatu ostean.
Joan den ostiralean, Brasildik inportatutako oilasko izoztuen hegalabur sorta baten laginek positibo eman zuten probetan, eta aurreko egunean, Wuhu ekialdeko hiriko jatetxe batean egindako ohiko ikuskatze batean, Ekuadorretik zetorren itsaskiaren kanpoko paketean atzeman zuten birusa.
Shandong probintziako portu-hiri batean izoztutako arrainen bilgarriaren laginetan ere birusaren arrastoak aurkitu dituzte.
Txinako hedabideak kezkatuta agertu dira Latinoamerikan pandemiak duen garapenagatik, bai Brasilen, bai Ekuadorren. Orotara 5,6 milioi kasu baino gehiago baieztatu dira. Produktuek ez ezik, bilgarriek ere birusa transmititu diezaiekete kontsumitzaileei.
"COVID-19aren infekzio-iturri handiena baieztatutako positiboak eta birusaren eramaile isilak dira. Inkubazio aldian daudenek ere birusa transmititu dezakete", gaineratu du Txinako Slud Batzorde Nazionalak.
Txinak 84.888 kutsatu zenbatu ditu pandemia hasi zenetik, eta 4.634 pertsona hil dira.