Mundua -
Koronabirusa
Dagoeneko 110.000 pertsona baino gehiago hil dira AEBn koronabirusaren ondorioz
Ameriketako Estatu Batuak, munduan kasu gehien zenbatu dituen herrialdea da. AEBko estatuei dagokienez, New Yorken 30.324 hildako zenbatu dituzte, eta New Jerseyn 12.176.
Agentziak | Erredakzioa
Koronabirusaren pandemia hasi zenetik, Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) 110.000 pertsona baino gehiago hil dira, John Hopkins Unibertsitateak orain arte bildutako datuen arabera. Horrez gain, COVID-19an positibo eman duten 1.928.594 kasu baieztatu dituzte herrialdean. Halaber, 500.849 pertsona sendatu dira jada.
Baltimoren egoitza duen unibertsitateak jakinarazi duenez, agintariek 110.028 hildako baieztatu dituzte orain arte. Zehazki, tokiko eta estatuko erakunde ofizialek, hedabideek eta bestelako iturri irekiek zenbatu dituzte heriotza horiek guztiak.
AEBko estatuei dagokienez, New Yorken zenbatu dituzte hildako gehien (30.324 guztira), ondoren New Jerseyn (12.176), Massachusettsen (7289), Pennsylvanian (5943), Illinoisen (5864), Michiganen (5613), Kalifornian (4608) eta Connecticuten (4055).
AEB da munduan kasu gehien zenbatu dituen herrialdea.