Mundua -

Koronabirusa

Krisiaren aurkako "asmo handiko proposamen bat" aurkeztuko du Europako Batzordeak

Maiatzaren erdialdean aurkeztuko du, eta EBko Estatu kide guztiek ekainean onartu eta Europako Parlamentuarekin negoziazioei arin ekiteko.

Johannes Hahn Aurrekontuen Europako komisarioa. Argazkia: EFE
Johannes Hahn Aurrekontuen Europako komisarioa
Johannes Hahn Aurrekontuen Europako komisarioa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko berreraikuntza ekonomikorako "asmo handiko proposamen bat" aurkeztuko du Europako Batzordeak maiatzaren erdialdean, igande honetan Johannes Hahn Aurrekontuen Europako komisarioak larunbat honetan iragarri duenez.

"Europa krisitik ateratzeko galderari erantzuna ematea" da helburua, Hahnek eztabaida telematiko batean adierazi duenez. Berreraikitze ekonomikoa Europar Batasunak ondo kudeatuko duela uste du komisarioak, pandemiaren "bigarren olatu bat egon ezean".

Hahnek aurreratu duenez, proposamena "maiatzaren erdialdean" aurkeztuko dute, eta EBko Estatu kide guztiek ekainean onartzea nahi dute, Europako Parlamentuarekin negoziazioei arin ekiteko.

Zentzu horretan, Aurrekontuen Europako komisarioak dei egin die bazkideei malgutasunez eta jarrera onez jarduteko. "Euren eskakizun maximoengandik urrundu behar dira", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Nazioartea Europar Batasuna Europa Gaixotasunak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa