Mundua -

Koronabirusa

2.370 pertsona hil dira AEBn egun bakarrean, orain arteko daturik altuena

Dagoeneko 26.003 pertsona hil dira herrialdean COVID-19 gaitzaren ondorioz. Gauzak horrela, koronabirusaren pandemiak gehien erasandako herrialdea da.

Times Square (New York). Argazkia: EFE
Times Square (New York).
Times Square (New York). Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 2.375 pertsona hil dira egun bakarrean Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) koronabirusaren eraginez, osasun agintariek jakitera eman dutenez. Pandemia hasi zenetik egun bakar batean izan den daturik altuena da hori.

Johns Hopkins Unibertsitateak asteazken honetan zabaldu dituen datuen arabera, dagoeneko 26.003 pertsona hil dira herrialdean COVID-19 gaitzaren ondorioz. Horrez gain, 609.240 kasu atzeman dituzte jada. Gauzak horrela, koronabirusaren pandemiak gehien erasandako herrialdea da.

Alabaina, koronabirusaren eraginez hildako herritarren kopurua are altuagoa izan liteke, herrialdeko zenbait tokitan COVID-19 gaitza atzemateko probarik ez dagoelako.

New Yorkeko estatuan atzeman dituzte kasu gehien orain arte. Zehazki, 202.208 pertsonak eman dute positibo koronabirusean, eta hildakoak 11.000 inguru dira (10.834).

Andrew Cuomo New Yorkeko gobernadoreak iragarri duenez, estatua kutsatzeen "gailurrera" iritsi da jada, baina neurri murriztaileek indarrean jarraituko dutela ziurtatu du.

Ildo horretatik, New Yorketik kanpo birusaren eragina nahiko txikia dela nabarmendu du Cuomok. Hala, Estatuko gainerako tokietan kutsatzeen kurba jada laudu egin dela azaldu du, Long Island, Westchester eta Rockland konderrietan izan ezik.

Lehen aldiz Txinako Wuhan hirian agertu zen COVID-19 gaitzak 126.700 hildako utzi ditu jada nazioartean, eta kutsatutakoak, berriz, bi milioi inguru dira.

Bestalde, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Gobernuak Munduko Osasun Erakundeari (MOE) egiten dizkion ekarpenak eteteko agindu du Donald Trump herrialde horretako presidenteak, erakundeari egoera txarto kudeatzea eta koronabirusaren hedapena ezkutatzea leporatu ostean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea New York Ameriketako Estatu Batuak Txina Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Donald Trump Italia Latinoamerika Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Asia Gobernuz Kanpoko Erakundeak Koronabirusa MOE gaur