Mundua -

Europar Batasuna

EBk beste bilera bat deitu du errefuxiatuen egoera aztertzeko

“Mendebaldeko Balkanetan izaten ari diren larrialdi egoera ikusita, neurriak berehala hartu behar ditugu”, adierazi du Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak.

Errefuxiatuak tren baten zain, Gevgelijan (Mazedonia). Argazkia: EFE
Errefuxiatuak tren baten zain, Gevgelijan (Mazedonia). Argazkia: EFE
Errefuxiatuak tren baten zain, Gevgelijan (Mazedonia). Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak premiazko bilera deitu du datorren iganderako. Balkanetako eta Europar Batasuneko (EB) estatuetako buruzagiek bilera egingo dute, errefuxiatuen egoera aztertzeko.

“Mendebaldeko Balkanetan izaten ari diren larrialdi egoera ikusita, lankidetza handiagoa, harreman estuagoa eta neurriak berehala hartzea beharrezkoa da”, adierazi du Junckerrek agiri batean.

Zenbait buruzagirekin elkarrizketak izan ondoren bilera deitzea erabaki duela azaldu du EBko Exekutiboaren presidenteak.

Austria, Bulgaria, Alemania, Grezia, Hungaria, Errumania, Eslovenia, Kroazia, Mazedonia eta Serbiako estatuburuek eta gobernuburuek bileran parte hartuko dute, Batzordeak baieztatu duenez.

Nazio Batuen Errefuxiatu Agentzia, EASO eta Frontex

Donald Tusk Europako Kontseiluaren presidentea, EBren Luxenburgoko presidentetza eta Nazio Batuen Errefuxiatu Agentzia gonbidatu ditu Junckerrek.

Asiloari Babesa emateko Europako Bulegoaren (EASO) eta Europako Mugen Agentziako (Frontex) ordezkariek ere parte hartuko dute.

Bileraren xedea “berehala martxan jartzeko” neurriak hartzea dela azaldu du Europako Batzordeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken orduko berriak Batasun europarra Greziako albisteak Eguneko albisteak Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak Hungaria albisteak Bulgaria Serbia