Mundua -

Europar Batasuna

Merkel Turkiari 3.000 milioi emateko prest, errefuxiatuak gelditzeko

Ankarari eman beharreko diru-kopuruaz datozen egunetan eztabaidatuko dutela esan du Junckerrek. Bulgariako Poliziak, berriz, errefuxiatu bat hil du Turkiako mugan.

Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. Artxiboko irudia: EFE
Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. Artxiboko irudia: EFE
Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. Artxiboko irudia: EFE

1:17

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errefuxiatuak geldiaraztearen truke, estatu kideek Turkiari 3.000 milioi euro ematea eztabaidatu dutela onartu du gaur Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak. Turkiak orain arte errefuxiatuak artatzeko gastatu duena kontuan hartuta, kargaren banaketa hori egokia dela uste du Merkelek.

Europako Batzordearen eta Turkiaren artean adostutako egitasmoari babesa eman diote gaur Europar Batasuneko (EB) estatuburuek eta gobernuburuek, baina errefuxiatuak geldiarazteko EBk Ankarari emango dion diru-kopurua ez dute zehaztu.

Turkian dauden errefuxiatuak bertan geratzea du helburu planak, Jean-Claude Juncker Europako Batzordearen presidenteak bilera amaitu ondoren azaldu duenez. Horrela, EBra iristea saihestu nahi du Bruselak. Turkiari eman beharreko diru-kopuruaz datozen egunetan hitz egingo dutela erantsi du Junckerrek.

Donald Tusk Europako Kontseiluko presidentearen hitzetan, “krisiari aurre egiteko, Turkiaren eta gainerako bazkideen erantzun arduratsua” behar da, eta horregatik ari da EB eskaintza horiek prestatzen. “Gehiago gehiagoren truke printzipioa aplikatu beharra dago. Laguntzen badiguzue lagunduko dizuegu. Oso sinplea da”, azpimarratu du.

Jean Claude Juncker Donald Tusk EB efe

Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidentea eta Donald Tusk Europako Kontseiluko presidentea. Argazkia: EFE

Gainera, Frontexek eskumen gehiago izatea aztertu dute EBko buruzagiek, eta legez kanpoko etorkinak kanporatu ahal izatea eta mugak babesteko gaitasun handiagoa izatea babestu dute.

Bulgariako Poliziak errefuxiatu bat hil du mugan

Bestalde, Afganistango errefuxiatu bat hil dute goizaldean Turkiaren eta Bulgariaren arteko mugan. Bulgariako Poliziak tiro egin dio, Sofiako Gobernuak jakinarazi duenez.

Bulgariako Barne Ministerioaren goi-kargudun batek gaur prentsaurrekoan emandako azalpenen arabera, Afganistango 54 errefuxiatu sakabanatzeko egin du tiro Poliziak. Izan ere, muga zeharkatu nahi zuten, Sredets hiritik gertu (Bulgaria hego-ekialdea).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mundua berriak Europar Batasuna Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak Turkia Bulgariari buruzko albisteak