Mundua -
Biolentzia Kieven
Kieveko biolentzia 'larria' dela eta arduratuta dago Europar Batasuna
Azken orduan Kieven izan diren istiluen ondorioz, gutxienez hiru hildako izan dira, eta hainbat zauritu larri.
Catherine Ashton Europar Batasuneko diplomazia arduradunak adierazi du Kieven "azkenaldian izan den biolentziagatik larrituta" dagoela. Dirudienez, gutxienez hiru biktima izan dira. Ashtonek "biolentzia erabilpen guztia, baita eraikin publiko eta alderdien aurkakoa" salatu du.
"Ukrainako liderrei krisialdiaren sustraietara jotzeko eskatu nahi diet. Erabaki politikoak Parlamentuan hartu behar dira eta Ukraina parlamentuko prozesura itzuli behar da", esan du diplomaziaren arduradunak agiri batean.
Ashtonek argi utzi du "politikariek erantzukizuna berreskuratu behar" dutela "konfiantza berreskuratzeko" eta "krisialdi politikoari irtenbide egokia aurkitzeko baldintzak topatzea". Europar Batasunak "prozesu horretan" laguntza eskaini dio Ukrainari.
"Irtenbidea gobernu berri batekin etorriko litzateke, konstituzio erreforman aurrera eginez eta hauteskunde garden eta demokratikoetara prestatuz", gaineratu du ohar batean.
"Oso larrituta nago Kieven izan den biolentziarekin, eta biktimak daudela azaldu dutelako. Ashtonek "biolentzia erabilpen guztia, baita eraikin publiko eta alderdien aurkakoa" salatu du.
Gutxienez hiru manifestari hil dira Kieven, poliziaren aurkako istiluetan, Lesya Orobets diputatuak Facebooken salatu duenez. "Beste zazpi heriotzetik hurbil daude" zauri larriak dituztelako, Batkivshchina alderdiko diputatuaren arabera.