Gizartea -

GASTEIZ

Argindarra berrezarri dute Salburuan, gas-ihesak eragindako sutearen ostean

Sua 20:30 aldera piztu zen Iliada pasealekuan, Errekaleor ibaiaren ondoan. Garren ondorioz, Salburua auzoko transformadorea kolapsatu eta etxebizitzen % 50 inguru argindarrik gabe geratu ziren. Hala ere, 22:00etarako garrak itzaltzea lortu zuten.

Sugarrak Errekaleor ibaiaren ondoan, Gasteizen. Argazkia: EFE
Sugarrak Errekaleor ibaiaren ondoan, Gasteizen

Suhiltzaileek eta gas teknikariek Salburuan lehertu den hodi handia ixtea lortu dute

0:22

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Gasteizko Salburua auzoan izandako sute ikusgarriaren ondotik, garrak itzali dituzte eta argindarra berrezarri ahal izan dute.

20:30 aldera piztu zen sua Gasteizko Iliada pasealekuan, Errekaleor ibaiaren ondoan, baina suhiltzaileek 22:00etarako garrak itzaltzea lortu zuten.

Itxuraz, gas-ihes batek eragin zuen sutea. Ondorioz, Salburua auzoko transformadorea kolapsatu egin zen, eta etxebizitzen % 50 inguru argindarrik gabe geratu ziren, Iberdrolak emandako datuen arabera.

Sutearen inguruko errepide zatia nola dagoen aztertuko da, tenperatura oso altuak izan direlako, eta baliteke kalteren bat eragin izana. Era berean, sutea itzali eta berehala sortutako gas-isuriak kontrolatzen dira.

Gertaeraren biharamunean Udaltzaingoak tokian jarraitzen du eta garrak hasi ziren biribilgunea hesituta dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Suhiltzaileak Salburua