Gizartea -
AIRE-TRAFIKOA
13 hegaldi bertan behera Bilboko Aireportuan, Alemaniako grebagatik
Astelehen honetan Alemaniako 13 aireportutan deitutako greba ez da eraginik izaten ari Euskal Herriko gainerako aireportuetan (Biarritz, Donostia, Gasteiz eta Iruñea).
AGENTZIAK | EITB Media
Bilboko Aireportutik irten edo bertan lur hartu behar zuten 13 hegaldi bertan behera utzi behar izan dituzte AENAko iturriek jakitera eman dutenez, Alemaniako 13 aireportutan deituta dagoen grebaren ondorioz.
Verdi sindikatuak greba egitera deitu gaur Alemaniako aireportu nagusietako lurreko eta sektore publikoko langileak.
Zehazki, Bilboko Aireportua Munichekin eta Frankfurtekin lotzen dituzten seina hegaldi atera gabe gelditu dira. 12 horietatik sei iritsierak ziren eta beste erdiak, irteerak. Ondoren, Hanburgotik Bilbora iristekoa zen beste hegaldi batn behera utzi dute.
Hala ere, Alemaniako greba ez da eraginik izaten ari Euskal Herriko gainerako aireportuetan (Biarritz, Donostia, Gasteiz eta Iruñea).