Gizartea -

EHU

Bere lanpostura itzuli da sare sozialetan mezu "faxistak" zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslea

Kasua artxibatu egin du ikerketaz arduratu den Gernikako Epaitegiak, salatutako mezuen egiletza irakasleari leporatzeko frogarik ez dagoela iritzita.

Farmazia Fakultatearen kanpoaldea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media
Farmazia Fakultatearen kanpoaldea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media

Farmazia Fakultatearen kanpoaldea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare sozialetan mezu "faxistak, arrazistak, xenofoboak eta frankistak" zabaldu zituelakoan ikertutako eta apartatutako EHUko Farmazia Fakultateko irakaslea atzera berriz bere lanpostura itzuli da, Gernikako Epaitegi batek kasua artxibatu baitu. Auzia ikertu duen epaileak iritzi dio ez dagoela frogarik salatutako mezuen egilea irakaslea dela esateko.

Joan den otsailaren 10ean, EHUk ohar bidez jakinarazi zuen Errektoretza Taldeak barne prozedura bat abiarazi zuela, Ikasle Kontseilua eta Ikama taldeek ipinitako kexa formalari "berehalako erantzuna" emateko. Zehazki, Arabako Campuseko irakasle baten sare sozialetako kontuetan argitaratutako mezuak salatu zituzten. "Unibertsitateko komunitate osoaren interesak defendatzeko, lehen urratsa bitartekaritza-lana abian jartzea eta kasua ikertzen hastea izan zen", adierazi zuen EHUk.

Idatzi horretan bertan, Unibertsitateak azaldu zuen irakasleak "hasiera-hasieratik" ukatu zuela mezuen egilea bera zela eta salaketa aurkeztu zuela Ertzaintzaren aurrean, identitatea ordezkatu ziotelako.

EHUren arabera, irakasleak ziurtatu zuen ez datorrela bat iruzkinen edukiarekin eta barkamena eskatu zuen sortutako "ondoezagatik".

Polemika lehertu zenean, Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak azaldu zuen irakaslea ez zela bere lanpostura itzuliko, harik eta auzia argitu arte. Atzo bueltatu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EHU Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa