Gizartea -
COVID-19A
Pandemia, zenbakitan
2020-2022 aldian sei olatu egon ziren, eta 800.000 kasu atzeman zituzten. 8.771 pertsonak galdu zuten bizia, eta 36.000 gaixo egon ziren Osakidetzako ospitaleen sarean ingresatuta.
EITB MEDIA
Zenbakiek ez dute inoiz giza tragedia baten benetako aurpegia erakusten, baina mundua aldatu zuen pandemiaren tamaina kuantifikatzeko balio dute. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 2020ko otsailetik —urte hartako hilaren 28an atzeman zituzten lehen kasuak— 2023ko irailera arte, 8.771 heriotza eragin zituen birus malapartatuak, betiere Osakidetzak emandako datuen arabera. Heriotza tasa, horrenbestez, % 1ekoa izan zen.
Koronabirusak lehen urte haietan kolpatu zuen gogorren, 2020an, 2021ean eta 2022an. Lehen aldian, sei olatu egon ziren, eta 800.000 kasu atzeman (% 24,6k 60 urte baino gehiago zituzten). Pandemiak 2021eko abendutik 2022ko urtarrilera jo zuen goia: 330.000 positibo izan ziren orduan, eta 4.000 erietxeratu zituzten.
Covid-19ak larriki tenkatu zuen Euskal Osasun Sistema. Lehen Arretak 800.000 kasu artatu zituen, eta 36.800 ospitaleratze izan ziren Osakidetzako erietxeen sarean. 3.000 pertsonak Zainketa Intentsiboetako Unitateetan (ZIU) bukatu zuten.
Munduko Osasun Erakundearen (MOE) datuek pandemiaren larria hedatzen dute. 2029ko abendutik, 760 milioi kasu zenbatu dira nazioartean. Hildakoak 6,9 milioi izan zirela kalkulatu du erakundeak, baina aitortu du are potologoa izan daitekeela datua. 2023ko ekainera arte, covid-19aren kontrako 13.000 milioi txerto jarri dituzte mundu osoan.