Gizartea -

Osakidetza

Gasteizko Santiago Ospitaleak martxoaren 31n irekiko du berriro Larrialdi Zerbitzu Orokorra

Hasiera batean, egun dagoen langile kopuruari eutsiko zaio: bi mediku, hiru erizain eta bi laguntzaile txandako. Osasun Sailak duela hiru urte erabaki zuen ospitale horretako larrialdi zerbitzua ixtea, eta ordutik Txagorritxun eman dira mota horretako zerbitzu gehienak.

Santiago Ospitaleko Larrialdi zerbitzu orokorra. Argazkia: EFE
Santiago Ospitaleko Larrialdi zerbitzu orokorra. Argazkia: EFE

Santiago Ospitaleko Larrialdi zerbitzu orokorra. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Santiago Ospitaleak martxoaren 31n zabalduko du berriro Larrialdi Zerbitzu Orokorra, egun dituen langile kopuru berdinarekin, Osakidetzak ez baitu uste Txagorritxuko ospitalera joaten diren pazienteen fluxua nabarmen aldatuko denik.

Osasun Sailak duela hiru urte erabaki zuen Santiagoko larrialdi zerbitzua ixtea, eta ordutik Txagorritxun eman dira mota horretako zerbitzu gehienak.

Santiago Ospitalean, 2022ko otsailaz geroztik, zenbait zerbitzu ematen jarraitu da Larrialdietan: medikuek pazienteak bideratzea, anbulantzietan lekualdatzea eta Oftalmologia, Psikiatria eta paziente zaurgarrien espezialitateak.

Martxoaren 31tik aurrera, aukeraketa sistema unibertsala ezarriko da berriro Santiagon, pazienteak aztertzeko eta larritasunaren arabera artatzeko.

Enrique Barez Arabako ESIko zuzendariak azaldu duenez, Santiagoko Larrialdi zerbitzuak ospitalera iristen diren paziente guztiak artatuko ditu, baina Txagorritxurekiko koordinazioa hobetuko dute, arreta "logikoena" izan dadin.

Horregatik, adibidez, paziente bat traumatologiako patologia batekin heltzen bada, Santiagoko medikua, behar izanez gero, Txagorritxuko espezialistarekin harremanetan jarriko da, balorazioa ala horren ondoriozko tratamendua, edo, hala badagokio, ospitaleratzea ospitale batean edo bestean egin beharko den aztertzeko.

Bi mediku, hiru erizain eta bi erizaintzako laguntzaile txandako

Sistema berri horretarako, hasiera batean, egungo langile kopurua mantenduko da, eta, txandako, bi mediku, hiru erizain eta bi erizaintzako laguntzaile izango dira.

Joan den 14an larrialdi orokorrak berriro ireki behar zirela iragarri ondoren, eta pazienteen fluxua handitu zela ikusita, azken asteetan, goizeko txandan hiru mediku ari dira, zerbitzua indartzeko.

Bi eremu izango dira martxan, eta bakoitzak sei box izango ditu. Bost postu gehiagorekin sendotuko dira tratamenduetarako, eta beste bi, psikiatriarako.

Barezen ahotan, Santiagoko Larrialdiak berrantolatuta, Osakidetzak ez du uste pazienteen banaketa funtsean aldatuko denik: 5,5, Txagorritxun eta bakarra, Santiagon.

Hala ere, Barezek erantsi duenez, Osakidetzak Larrialdien bilakaera etengabe aztertuko du, etorkizunean Santiagoko zerbitzua behargin gehiagorekin indartzea beharrezkoa izango balitz ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak Txagorritxu Ospitalea