Gizartea -

Sexu-transmisiozko infekzioak

Gonorrea kasuak % 31 igo ziren iaz Europar Batasunean, eta sifili kasuak, % 13

Gaitzen Kontrolerako Europako Zentroak jasotako datuak dira. Gonorrea eragiten duen bakterioaren andui berriek bereziki kezka sortu dute, antibiotikoei erresistenteak direlako.

Sexu-transmisiozko gaitzen kasuek gora egiten jarraitzen dute Europa mailan. Argazkia: Freepik
Sexu-transmisiozko gaitzen kasuek gora egiten jarraitzen dute Europa mailan. Argazkia: Freepik

Sexu-transmisiozko gaitzen kasuek gora egiten jarraitzen dute Europa mailan. Argazkia: Freepik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sexu-transmisiozko infekzioen (STI) kasu kopuruak gora egiten jarraitzen du Europa mailan, eta horrek agerian utzi du infekziook prebenitzeko eta tratamenduak hobetzeko beharra dagoela, astelehen honetan Europar Batasunean erreferentziazko erakundea den Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroaren arabera.

Erakunde horrek plazaratutako datuei erreparatuta, 2023rekin alderatuta, gonorrea kasuak % 31 igo ziren iaz, sifili kasuak, % 13. Klamidiari dagokionez, 2014rekin konparatuta, % 13 igo ziren kasuak, eta jatorri bakterianoa duen sexu-transmisiozko infekzio ohikoena izaten jarraitzen du.

"Kontzientziazio publikoa, prebentzioa, probak eta gero eta larriagoa den osasun publikoko arazo honi aurre egiteko tratamenduak hobetu behar direla agerian utzi dute emaitza horiek", adierazi du erakunde horrek, ohar bidez.

Bestalde, erakundeak adierazi duenez, gonorrea eragiten duen bakterioaren andui berriak kezkagarriak berezi kezkagarriak dira, antibiotikoei erresistenteak direlako eta horrek egungo tratamenduen eraginkortasuna arriskuan jartzen du.

Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroaren arabera, kasuen gorakada azaltzeko hainbat hipotesi daude, tartean, infekzioak atzemateko proba gehiago egiten direla, preserbatiboa gutxiago erabiltzen dela eta sexukide kopurua handiagoa dela.

Horren aurrean, handituz doan kutsatze-tasari aurre egiteko neurriak hartzeko beharra azpimarratu du. "Prebentziorako funtsezkoa da mota guztietako sexu-harremanetan preserbatiboa erabiltzea", azaldu du, "eta bikotekidearekin sexu-osasunaren inguruko elkarrizketa zintzo eta ireki batek ere kutsatze arriskua murrizten lagundu dezake".

Gainera, sintomaren bat dutenei edota sexukide anitz dituztenei atzemate-probak egitea gomendatu die, infekzioen transmisioa ekiditeko eta gaitz horrek eragin ditzakeen arazoak saihesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak